Berriak Segurtasuna
Eu

Bilboko Udalaren, Segurtasun Sailaren eta Bilbao Dendak-en arteko bilera

2014.eko martxoak 07

Segurtasun Sailak, Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak bilera egin dute Guggenheimen aurreko astelehenean egin zen Global Forumaren aurkako protestazko manifestaldian gertatutako istiluak ebaluatzeko, informazioa trukatzeko eta iritziak alderatzeko.

Polizi kidegoek duten informazioarekin, bat datoz asteleheneko ekintza bandalikoen autoreen jokaera, antolaketa eta pintadak Euskadik hamarkadetan bizi izan duen kale borrokaren antzekoak izan zirela.

Jarduera poliziala erantzukizun eta proportzionaltasun printzipioaren araberakoa izan zen biolentoak manifestazioez baliatu zirenean ezkutatzeko, arriskuan jarrita manifestari guztiak eta une hartan Bilboko kaleetan zebiltzan gainerako herritarrak.

Ildo honetatik, Foroaren segurtasuna bermatzeko estrategia polizialei eta 200dik gora gazte kaputxadunen neurrigabeko indarkeriazko jarduerari aurre egiteko Ertzaintzaren kontentzio-estrategiari esker, ez zen inolako kalterik edo zauririk gertatu istiluekin zerikusirik ez zuten pertsonen eta polizi kidegoetakoen artean. Era berean, ondorio material larriagoak eta eragin negatibo handiagoak saihestu eta hiriko beste zonalde batzuetara zabaltzea ekiditea nahi izan zen.

Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa-lanak egiten diharduela ekintza bortitz horietako ahalik eta parte-hartzaile gehien identifikatzeko eta epaitegian salatzeko.

Udalak Udaltzaingoaren bidez, Segurtasun Sailak Ertzaintzaren bidez eta bileran ordezkatutako merkatarien elkarteek elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute, prebentziozko politikak abian jartzeko bortizkeriaren eta delituaren aurrean.

Segurtasun Sailburuak, Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak-ek segurtasun arloaren inguruko lankidetza lan talde iraunkor bat sortzeko oinarriak ezarri dituzte.


Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Reunión entre el Ayuntamiento de Bilbao, el Departamento de Seguridad y Bilbao Dendak http://t.co/cv1JbYebXL