Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek, laneko segurtasun eta osasunerako euskal erakundeak, lan arriskuen prebentziorako erronkari aurre egiten dio ordezkarien prestakuntzaren bidez

2014.eko martxoak 13

Asteazken honetan, martxoak 13, OSALANek, Este miércoles, 13 de marzo, OSALAN, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, "Prebentzio Ordezkariei Zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako Eskuliburua" aurkeztu du. Prestakuntza hau Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legean jasotzen diren eskumenak garatzeko eta enpresako zuzendaritzaren solaskide kualifikatu izateko prebentzio ordezkariak behar duten gaikuntza emateari zuzenduta dago. Lan arriskuen prebentzioa bermatzeko tresna eraginkorra.

"OSALAN-en, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea den heinean, lan prebentziorako etengabeko eta askotariko lana burutzen dugu. OSALANen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak pertsonenganako duen konpromisoarekin bat egiten baitugu, pertsonen lan ongizate eta osasuna bermatzeko arduratuta. Prebentzioa lan osasunaren giltzarri da. Baina prebentzioa garrantzitsua bada ere are garrantzitsuagoa da prestakuntza gai prebentiboan", azaldu du OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitarte.

OSALANen arabera, lan arriskuen prebentzioaren erronka ikuspegi integral batetik hartzea ezinbestekoa da. Lan bat burutzerakoan agertzen diren faktore guztiak hartu behar dira kontutan, langileen ongizate fisikoa, mentala eta sozialaren gainean eragina duten faktoreak, hain zuzen ere. Horregatik OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, eskuliburu hau burutu du prebentzioa, arrisku orokorrak eta kudeaketa prebentiboaren informazioa eta dokumentazioarekin.

Prebentzioko prestakuntza eraginkorra eskeintzeko enpresari eta langileen arteko inplikazioa eta kolaborazioa behar da. Hau dela eta, prebentzio ordezkariak prestakuntza prozesu honetan funtsezkoak dira, gai prebentiboan langileek parte hartzeko bide nagusia.

OSALANek, Prebentziorako Ordezkariak Prestatzeko Planaren kudeatzailea bezala, prestakuntza eskuliburutan agertzeko edukiak garatzen ditu, bai teknikoak eta bai arauemaileak ere. Horrela, burutu du kurtso hau, dauden baliabideak hobetu eta gehitzeko tresna berri erabilgarri eta eraginkorrak erabiliz, analisia erraztu eta enpresetan lan arriskuak prebenitzeko egoerak konpontzeko lagungarri. "Prebentzio Ordezkariei Zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako Eskuliburua"ren edizio berri honetan, aktualitate prebentiboaren gai berriak sartu ditu OSALANek eta prestakuntza jarduerak gaur egungo beharrizanei egokitu egin ditu. Eskuliburuan prebentzioko oinarrizko informazio eta dokumentazioa aurkitzen da, baina baita kasu praktikoak ere, lege aipamenak edota autoebaluazioko galdeketak. Eskuliburua eskuragarri egongo da web www.osalan.euskadi.net-ean.

Eskubide eta betebeharrei buruzko prestakuntza sindikatuek emango dute. Nork bere ordezkarientzat emango du, OSALANek prestatzen dituen prestakuntza-eskuliburuetako edukiak oinarri hartuta. Oinarrizko ikastaroari dagokion prestakuntza teknikoa hezkuntza-sistemak aitortutako eta homologatutako zentroek.

CONFEBASK enpresa-elkarteak eta ELA-STV, UGT, Euskadiko Langile Komisioak eta LAB sindikatuek 1997ko abenduaren 19an "Euskal Autonomi Erkidegoan Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbide Arteko Akordioa" izenpetu zuten. Akordio horren ondorioz Prebentziorako Ordezkariak Prestatzeko Plana arautzeko baldintzak ezarri ziren. Akordio honen arabera, enpresariek prebentzioaren alorrean beharrezkoa den prestakuntza eman beharko die prebentziorako ordezkariei. Prestakuntza horrek bide eman behar du Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legean jasotzen diren eskumenak garatzeko eta enpresako zuzendaritzaren solaskide kualifikatu izateko behar duten gaikuntza emateko prebentziorako ordezkariei.

OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, enpresetako prebentzio-ordezkariei zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntza ekonomikoen 2014ko ekitaldirako deialdia martxan dagoela aurreratu du. OSALANek beregain hartzen du lehen aldiz proiektu hau, honetarako 2014ko aurrekontuen 300.000euro zuzenduko ditu.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @esteruco
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osalan afronta el reto de la prevención en riesgos laborales mediante la formación de los delegados y delegadas. http://t

  • @PROTON_ELECTRO
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osalan afronta el reto de la prevención en riesgos laborales mediante la formación de los delegados y delegadas. http://t

  • @blogredpublica
    2014.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osalan afronta el reto de la prevención en riesgos laborales mediante la formación de los delegados y delegadas. http://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)