Berriak Lehendakaritza
Eu

Elvira Cortajarena: “Santa Cruzen badugu etorkizuna”

2010.eko maiatzak 06

Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkariak Patagonia argentinarraren hegoaldera egindako bisita esaldi baikor horrekin laburbildu zuen.

"Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren egitarauek eta egitasmoek aldebiko lankidetzan dute oinarria eta hala zuzentzen dira. Santa Cruzeko gobernuak eskualdeko turismoa, meatzaritza, arrantza, gas energia eta energia eolikoaren balio erantsia handitzea du helburu. Xede hori egun euskal enpresak internazionalizatzeko pizgarrian bihurtu daiteke".

Asteazkenean, maiatzaren 5ean, Cortajarena Daniel Peralta gobernadorea eta Luis Hernan Martinez Crespo gobernadore ordearekin biltzeko aukera izan zuen. Hector Roquel alkatearen eta zinegotzien harrera jaso zuen baita ere.

"Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko zuzendaritzako kideek bultzada berezia eman didate. Euskal etxea sortu berria den arren, goraipagarria da egiten ari diren lana". Hitz horien bidez ordezkariak Rio Gallegoseko euskaldunenekin izandako lehen inpresioa adierazi zuen.

"Hemengo euskaldunek gure etorrerarako antolatu dituzten maila instituzionaleko topaketa guztiekin inpresionatuta nago". Euskal Herriak gaur egun duen egoeraren berri izateko jakin-mina antzeman diet. Batez ere, alde bietako eskaria eta eskaintzaren arteko lotuneak bilatzeko borondatea". Adierazi zuen ordezkariak.

"Lehen hartu-eman hauen ondorioz, Santa Cruzko Ekoizpen Ministroak Delegaziora bisitan etorriko da probintzia mailako gobernuak meatzaritzan, energian eta enpresa garapenean dituen egitasmoak aurkezteko".

Izandako topaketa ezberdinetan, euskal ordezkariak Humberto Quiñonez Giza Eskubideen Idazkaria eta Emakumeen Idazkaritzaren eskutik genero bortxakeriaren aurka eta pertsona trafikoen aurka probintzian aurrera eramaten ari diren programen berri izan zuen.

Azkenik, Santa Cruzko udalak euskal etxeari eraikina altxatzeko utzitako lau hektareadun lur saila bisitatu zuen euskal ordezkariak. "Hasiera bateko egitasmoan komunez eta sukaldez hornitutako erabilpen anitzeko eraikin baten obra aurreikusten dugu", azaldu zuen Cesar Arizmendi presidenteak, eraikin berriak oztopo arkitektoniko gabekoa izango dela nabarmendu zuelarik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaritza