Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udal Kontseilua deitu du, euskal erakunde arkitekturaren etorkizunari heltzeko

2014.eko martxoak 07

Batera helduko zaie, batetik, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Espainiako Legearen ondorioei, eta, bestetik, etorkizuneko Euskal Udal Legearen prestaketari. Azken horrek, bada, euskal erakundeek osatzen duten erakunde-, eskumen-, eta harreman-sarea mugatuko du.

Azken bi hilabeteetan foru-aldundiekin eta EUDELekin hainbat bilera egin ondoren hartu da erabaki hau.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak deituko du aurki, eta bera izango da buru.

Euskadiko Udal Kontseilua 1994an sortu zen, hiru euskal erakunde mailen arteko ulermen- eta lankidetza-organo izateko.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur Eusko Legebiltzarrean egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udal Kontseilua deituko du aurki, hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin batera, euskal erakunde-arkitekturaren etorkizunari heltzeko.

Eusko Jaurlaritzaren aburuz, beharrezkoa da euskal eskumenen panorama argitzea, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Espainiako Legea indarrean jartzeak izango dituen ondorioak aztertu ondoren. Hori dela-eta, organo hori deitu du, etorkizuneko Euskal Udal Legea batera jorratzeko. Lege horrek, bada, euskal erakundeek osatzen duten erakunde-, eskumen-, eta harreman-sarea mugatuko du.

Azken bi hilabeteetan foru-aldundiekin eta EUDELekin hainbat bilera egin ondoren hartu da erabaki hau. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak deituko du Euskadiko Udal Kontseilua aurki, eta bera izango da buru.

Aldi berean, Jaurlaritza zirkular bat egiten ari da –amaitzear dago– Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Espainiako Legearen aplikazioari buruzko orientabideak emateko, trantsizio gisa, harik eta Euskadiko Udal Kontseiluak egoera argitu arte.

Jaurlaritzak Estatuko lege hori aplikatu behar duten udaletako eragile juridikoei laguntza eman nahi die, berau beren eguneroko lanean interpretatzeko, harik eta marko juridiko propioa diseinatu arte.

EUSKADIKO UDAL KONTSEILUA

Euskadiko Udal Kontseilua 1994an sortu zen (uztailaren 28ko 326/1994 Dekretua), udal-administrazioaren eta gainerako euskal herri-administrazioen arteko lankidetzarako organo arauemaile eta aztertzaile gisa. Hiru euskal erakunde mailen arteko ulermen- eta lankidetza-organo izateko sortu zen.

Erakunde maila bakoitzeko 6 kidek osatzen dute Kontseilua (Eusko Jaurlaritzako 6, Arabako Foru Aldundiko 2, Bizkaiko Foru Aldundiko 2, Gipuzkoako Foru Aldundiko 2 eta EUDELeko 6). Nolanahi ere, osaera alda daiteke, foroak hartzen dituen legezko erabakien arabera.

Honako hauek dira Euskadiko Udal Kontseiluaren funtzioak, besteak beste:

Toki mailako autonomiaren aurkakotzat jo daitekeenEstatuaren araudia aztertzea eta eztabaidatzea.

Udalerrien eskumeneko diren gaiak arautzen dituzten euskal lege-aurreproiektuei eta foru-arauei buruz informatzea, horiek beren interesak defendatu ahal izan ditzaten.

Toki-administrazioari buruzko ekimenak, proposamenak, iradokizunak eta txostenak egitea, bai eta toki-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko koordinazio- eta lankidetza-irizpideei buruzkoak ere.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)