Berriak Segurtasuna
Eu

Lehenengo astean, ia mila pertsonak eman dute izena bitarteko udaltzainen lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan

2014.eko martxoak 06
Izena emateko epea martxoaren 13an bukatuko da, goizeko 11tan

Ireki den epeko lehenengo astean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, guztira, bitarteko udaltzainen lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko 963 eskari jaso ditu. Lan-poltsa osatzeko helburu nagusia hauxe da: Euskadiko udalerriek bitarteko udaltzain gisa jarduteko eskatzen diren gutxieneko prestakuntza-baldintzak betetzen dituzten hautagaien poltsa bakar bat eskura izatea, lankidetza-hitzarmen baten bidez borondate hori adieraziz gero.

Euskadiko udalerri askok urte-sasoi batzuetan –normalean, udan– edo egoera jakin batzuetan, bitarteko udaltzainak izendatu behar izaten dituzte, dagozkien eginkizunak bete ditzaten.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak udaletara jo zuen, haien beharren berri jasotzeko eta udaltzainen poltsa bat sortzea proposatzeko. Aipatutako poltsara jotzeko aukera lankidetzazko esparru-hitzarmen bat sinatzeko interesa agertzen zutenei emango zitzaien.

Gaur egun, Euskadiko hogei udalek hartu dute hitzarmena sinatzeko konpromisoa, kontratazio-poltsa erabiltzen hasi ahal izateko. Horretarako, aurretik, Akademiak deialdia egin, hautagaiak aukeratu, prestakuntza eman eta udalei hautagaien zerrenda helarazi beharko die.

Lan-poltsara jotzeko konpromisoa hartu duten udalerrien artean, ondokoak daude: Irun, Getxo, Santurtzi, Sestao, Basauri, Zarautz, Eibar, Mungia, Bermeo, Amurrio, Abanto-Zierbena, Gorliz, Legazpi, Lekeitio, Abadiño, Soraluze, Ugao, Zalla, Plentzia eta Bakio.

Aurten bitarteko 80 udaltzain trebatuko dira gutxienez

Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat toki-korporazioen esku aurtengo bigarren hiruhilekoaren amaierarako jartzea da asmoa, aipatutako kidegoetan dauden premiazko zerbitzu-beharrak, aldi baterako bada ere, estali ahal izateko. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, hautaketa egin ondoren, lehenengo 40 udaltzainak ekainerako prestatuko ditu, eta gainerako 40ak, irailetik hasita urtea bukatu bitartean.

Lan-poltsan interesa duten pertsonek 2014ko martxoaren 13ko (osteguna) 11:00ak arteko epea daukate izena emateko. PLEAren webgunean egin dezakete: www.arkauteakademia.net.

Gainera, doako telefono honetara deitzeko aukera dago: 900 840 088, astelehenetik ostegunera 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

 

 

Elkarrizketak: honen inguruan Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziaren edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenaren adierazpenak jasotzeko interesa daukaten komunikabideek Prentsa Zerbitzuaren bidez eska dezakete (946 079 282 edo prentsa@ertzaintza.net).

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gesforem_Bilbao
    2014.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Un millar de personas se han inscrito durante la primera semana en el proceso de selección #trabajo #Policía Local http://t.co/WaIftDO8Ez

  • @AlexOsg
    2014.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    1000 inscritos/as la primera semana para la bolsa de #empleo de agentes de Policía. Vía http://t.co/AtmeFLJIbC http://t.co/YeikGW7AGF

  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Un millar de personas se han inscrito durante la primera semana en el proceso de selección para la creación de... http://t.co/CEj9Pamtjt

  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Lehenengo astean, ia mila pertsonak eman dute izena bitarteko udaltzainen lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan http://t.co/7DOQpTdb2g

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)