Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

14 milioi euro inguru jo du Eusko Jaurlaritzak izango dela urtarrileko eta otsaileko denboraleak Bizkaiko portu eta itsas frontean eragindako kalteen zenbatekoa

2014.eko martxoak 06

• Martxoko zenbatespenak kopuru hori oraindik % 10 handi lezakeela azaldu die Oregik udal ordezkariei
• Bizkaiko udalek, Foru Aldundiak, Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak jarduerak koordinatu eta moila eta azpiegiturak konpontzea lehenetsi dute
• Guztira, 27 milioi eurotik gorakoa izango da Bizkaiko eta Gipuzkoako kalteen batura
• Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak portuen jarduna eta, uda-sasoira begira, aisialdi-azpiegiturak konpontzea lehenetsi du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik koordinazio teknikoko bilera bat izan du gaur Bizkaiko kostako herrietako eta Foru Aldundiko ordezkariekin eta estatuaren Kosta Zerbitzuko zuzendaritzarekin, urtarrileko eta otsaileko denboraleek eragindako kalteak kuantifikatzeko. Estatuaren beste ekintzak beste, 13.448.538,88 €-tan zenbatetsi da kostu totala; horri % 10 gehiago edo gehitu beharko zaio martxoan izandako itsasoa dela eta.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailak koordinatuta ebaluazioak ez luzatzeko eta eskumenen ardurak ondo banatuta uzteko udal guztietan izandako bilera tekniko ugarien ondoren, gaur goizean Bizkaian itsasoaren oldarra pairatu duten herrietako alkate eta zinegotziekin, foru-aldundiaren ordezkariekin eta estatuko Kosta Zerbitzuko ordezkariekin bildu da Bilbon Ana Oregi sailburua. Hemendik bi hilabetera berriz elkartuko dira, ordurako kalteen eta egin beharreko lanen xehetasun guztiekin.

«Atzo Gipuzkoan bezala, egin beharrekoak premiaren eta garrantziaren arabera lehentasuna antolatu nahi ditugu, portuak lehenbailehen egon daitezen erabiltzeko moduan eta herriek beren ekonomian hain pisu handia duten hondartza eta azpiegiturak ere behar bezala izan ditzaten» azaldu du Oregik.

Urtarrileko eta otsaileko denboraleek EAEn eragindako kalteak 24.913.510,32 euroko kaltea eragin dute, eta martxoa ere aintzat hartuta 27.404.861,35 €-koa izan litekeela jo da, betiere itsasoak ez badu berriz jotzen.

«Lan-sistema honen helburua izan da gure administrazio txikienek aukera izatea kalteak konpontzeko egin behar diren izapide administratiboak ahalik eta bizkorren bideratzea, eta lau administrazio mailek nork zer eskumen dituen ondo jakinda jardutea», gehitu du Oregik.

 


Ondarroa
HONDARTZA ONDOKO BIDERATZE-DIKEAREN ERTZ MODUKO ZINTARRIA BERRIZ ERAIKITZEA ETA HARTARAKO BEHARREKZO MATERIALA. PASEALEKUKO ZOLADURAREN ESTALDURA BERRIZ EGITEA; HONDARTZA ONDOKO BIDERATZE-DIKEKO HESIAREN ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKO KABLEAK, ESKUDELA ETA EUSKARRIAK BERRIZ JARTZEA. KONTRADIKEKO BALIZA LEKUZ ALDATZEA; HONDARTZA ONDOKO BIDERATZE-DIKEKO ARIGITERIA BERRIZ JARTZEA (4 UNITATE); ARGINDAR-BIDERAKETA KONPONTZEA ETA ZOLADURA BERRIZ EZARTZEA; HAINBAT NEURRITAKO KUTXATILEN ESTALKIAK JARTZEA; OLATU-DIKEAREN BIZKARREAN OINALDE SENDOGARRIA KONPONTZEA; HORMAREN AZALA KAREHARRIZKO HARRI LANDUGABEZ BERRERAIKITZEA ETA GERO GOIKO ERTZEKO INPOSTA PORLANEZ ESTALTZEA. ESKAILERETAKO MAILAK KONPONTZEA. ONTZIAK LEHORRERATZEKO ORGAREN ERAIKINAREN ESTALKIA (10 x 3 m) KONPONTZEA. ZORROTENAK BERRIZ JARTZEA. HORMA BERTIKALAREN ESTALTZE-OINALDEA KAREHARRIZKO LAUSEZ ESTALIZ BERRIZ ERAIKITZEA (25,00 m2); SAREEN BILTOKIKO LANTEGIAREN ATEAN METAL-HAROZGINTZAKO KONPONKETAK ETA GOIKO ALDEKO HESIAK ERE KONPONTZEA, HORMIGOI ARMATUZKO LAUZA BERREGITEA BARNE. PANTALANAK GIDA-TANTAIETARA LOTZEKO ARRABOLAK KONPONTZEA; HONDARTZA ETA IBAIAREN ARTEKO BIDERATZE-DIKEAREN MUTURRA BERRIZ ERAIKITZEA; HONDARTZARAKO SARBIDEA, PASEALEKUAK, BIDERATZE-HARRITZA...
553.000,00

Lekeitio
PARKEKO MOILAKO PANTALANEKO FINGERRAK BERRIZ JARTZEA; GRANITOSKO MAILAK BERRIZ EGITEA (60 x 40 x 17 cm; 12 m); HESI ETA ESKUDELAK BI TARTETAN BERRIZ JARTZEA; ARGINDAR BIDERAKETEN KUTXATILEN ESTALKIAK BERRIZ JARTZEA (4 UNITATE); SARBIDEKO ZINGOA LEHENERATZEA; LAZUNARRIKO MALEKOIA.
1.108.500,00

Mendexa
KARRASPIO HONDARTZARA ETA MAREA-ERROTARA IRISTEKO PASEALEKUA
100.000,00

Ea
KOMUNETAKO BANATZE-HORMAK KAREHARRI LANDUGABEZ ETA BI ALDEAK IKUSITA BERRIZ EGITEA; ARGINDAR BIDERAKETEN KUTXATILEN ESTALKIAK BERRIZ JARTZEA; BABES-HARRITZAREN BIZKARRA BERRIZ ESTALTZEA; ALTZARIAK ETA HORMAREN ARGITERIA.
56.500,00

Ibarrangelu
HIRI ALTZARIAK ETA HORMEN ARGIZTAPENA
15.000,00

Elantxobe
PANTALANAK KONPONTZEA ETA UNTZIOLAKO MOILAREN ARKUPEKO PANTALANEAN FLOTAGARRIAK BERRIZ JARTZEA; ARAZTEGIAREN PLATAFORMAREN GAINEKO HESIAREN ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKO KABLEAK, ESKUDELA ETA EUSKARRIAK BERRIZ JARTZEA. HORNITZEA BARNE. OLATU-DIKEAREN MUTURREKO ERTZA SEI AURPEGITAN LANDUTAKO ETA BURDINAZKO HAGEZ AINGURATUTAKO HARRIZ BERRIZ ERAIKITZEA; HAINBAT KONPONKETA EGITEA IDI-BEGIAN, ARGITERIAN ETA KUTXATILEN ESTALKIETAN IZANDAKO HAUSTURETAN; ESERLEKU BAT EGITEA OLATU-DIKEAN; ESTALPEKO MOILAKO HORMETAN HARRI LANDUGABEAK BERREZARTZEA ETA IPAR-DIKEAREN MUTURRAREN OINPEA SENDOTZEA; ARRANPLAN GALTZADA-HARRIAK ETA HORMETAKO HARRI LANDUGABEAK BERRIZ IPITNZEA; PANTALANAK GIDA-TANTAIETARA LOTZEKO ARRABOLAK KONPONTZEA; PANTALANEKO METALEZKO PROFILAK KONPONTZEA.
44.000,00

Sukarrieta
HONDARTZETAKO ZERBITZUAK
24.047,77

Mundaka
IPAR-DIKEAREN ZIMENTAZIOA SENDOTZEA; PORTU BARRURA HONDARRA ETA BESTELAKO AMTERIAL SOLIDOA EKARTZEA; HEGO-DIKEAREN ONDOKO PANTALANA, DESAGERTUA; METALEZKO ESKAILERA, HAUTSIA.
223.500,00

Bermeo
PANTALAN HAUTSIAK PORTU ZAHARREAN ETA IZOTZ-FABRIKAN; METALEZKO HESIA PORTU ZAHARREAN; XIXILINEKO KONTRADIKEAN BLOKEAK GALDU DIRA ETA KOKOTEA MUGITU EGIN DA; DIKEAREN BIZKAR NAGUSIAN ETA MUTURREAN BLOKEAK ERAMAN ETA MUGITU EGIN DITU; DIKEAREN ENBORREKO KOKOTEA KONPONTZEA; FRANTXUAKO DIKEAREN ZABALGUNEKO BABES-EGITURA BERRIZ ERAIKITZEA; FRANTXUAKO SOTOAK BERRIZ ERAIKITZEA; PORTU ZAHARREKO ZOLADURAKO GALTZADA-HARRIAK ETA BESTELAKOAK KONPONTZEA; XIXILINEKO MOIILAREN EGITURAN KALTEAK, FORJATUKO LAUZAK MUGITUTA ETA BAI ZOLADURA ZURRUNA BAI ZERBITZU-GALERIA HAUTSITA; MATRALLOKO MOILAREN MUTURRAREN EGITURA SENDOTZEA; IPAR-DIKEKO KALTEAK KONPONTZEA; IPAR DIKEAREN ZIMENTU-AZPIEGITURAREN BARNE ALDEA HAINBAT TARTETAN KONPONTZEA; GAZTELUGATXEKO DONIENE.
7.673.000,00

Bakio
ESPIGOIA (HESIA, ARGIZTAPENA, ALTZARIAK) ETA ZARRAKOA KALEA HONDARTZAKO ZERBITZU-ERAIKINAK; HARRITZA ETA HORMAK
45.000,00

Armintza
HARRITZA ETA HORMAK, FAROLA ETA APAINGARRIAK ALDATZEA; TXORROPEKO PASEALEKUKO HORMA KONPONTZEA; KANKAMUA KONPONTZEA, BUIAK BERRITZEA; DN-KO HARRIZKO HORMAK, ERTZAK, ISURARRIAK, HARLANDUZKO INPOSTAK, PETRILAK ETA MAILAK KONPONTZEA.
163.000,00

Gorliz
HONDARTZAPEKO PASALEKUA ETA SARBIDEA
25.000,00

Plentzia
SAN BALENTINGO DIKEAN KALTEAK AURREIKUSI DIRA; FINGERRA HAUTSIA ETA PANATALANAREN ZURAJEA HAUTSIA.
315.000,00

Barrika
60.000

Sopela
ARRIETARAKO LOKALAK
21.524,05

Getxo
IGERETXEKO HORMA, PORTU ZAHARREKO HESIA, KIROL-INSTALAKUNTZETAKO HORMATXOA, FADURAKO KIROLDEGIA (HESIA)
85.514,27

Santurtzi
ERAIKINAK ETA INSTALAZIOAK
85.000,00

Zierbena

Muskiz
POBEÑAKO PASALEKUA (PROIEKTUA ZEIN OBRA BERA), HONDARTZAREN GARBIKETA
150.000,00

Guztira
GARBITZEA ETA HONDAKINAK KENTZEA, BATIMETRIAK ETA ITSAS HONDOA IKUSKATZEA, TOPOGRAFIA
120.000,00

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iosu Madariaga, Jl Pérez Burgos