Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadi jomuga interesgarria turismo alemaniarreko profesionalentzako

2014.eko martxoak 05
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordea Berlineko ITB azokan elkarrizketatu du turismo profesionaleko argitalpen garrantzitsu batek.
  • Urteko sustapen ajendaren bigarren hitzordua izango da merkatu alemaniarrean, otsailan Munichen egon ondoren.

Christian Schmicke, Travel ONE aldizkari profesionaleko erredakzio buruak Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza, elkarrizketatu du gaur goizean. Elkarrizketan, egun hauetan Euskadik ITB azokan emango duen turismo eskaintzari buruz hitzegin dute.

Honez gain, hiriburu alemaniarrean, Turismo sailburuordeak lan bilerak izan ditu Bremen eta Düsseldorfeko Turismo arduradunekin.

Honez gain, azoka egunetan, martxoaren 5etik 9ra bitartean, euskal turismo enpresa batzuk, ere, bertan izango dira lan komertziala egiteko helburuarekin.

Azoka, aste barruan, publiko profesionalari eskainita dago eta asteburuan, bisitari potentzialari. 2013an 110.000 bisitari izan zituan.

Alemania Euskadirentzat lehentasuna duen merkatua da eta bisitari alemaniarren %4,7 Bavieratik datoz, eta %8,63, gertuko Hessetik. Batez ere, hegazkinez etortzen dira (%49,6), autobusez (%27) eta kotxez (%21,2). Gaur egun, Bilbora hegaldi zuzenak Munich, Frankfurt, Dusseldorf, Sttutgart eta Berlinetik daude.

Bisitarien bataz besteko gastua 90,82 eurokoa da eta bataz besteko egonaldia, 5,38 gauetakoa. Euskadin "city break" (%74), gastronomia (%70), kultura eta ekitaldiak (% 69,9) eta "touring"-ari (%69,3) lotutako ekintzak egiten dituzte.

Otsailean izandako Munich-eko azokaren ostean, Berlineko ITB-a Euskadiren sustapen ajendaren bigarren hitzordua da merkatu alemaniarrean, euskal turismoarentzako lehentasuna duenetariko bat.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak