Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

ESS Bilbaok zuzendari berriak aurkeztu ditu eta Lundekiko harreman-esparru berria ezagutarazi du

2014.eko martxoak 05

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, ESS Bilbaorekin batera, enpresa horrek Lundeko (Suedia) nazioarteko proiektuan izango duen partaidetza aurkeztu dute, gaur goizean. Lund teknologia neutronikoen esparruko munduko erreferentziazko zentroetako bat da. Zuzendaritza berria aurkeztuta, proiektua martxan jarriko da. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiaren hitzetan, «Euskadiko garapen teknologikoa hazteko eta dibertsifikatzeko aukera bat» izango da proiektua. Tapiaren arabera, «Euskadi Zientziaren Industria deiturikoan lehiatu daiteke» eta ESS Bilbao zeregin horretan «giltzarri» izan liteke.

ESS Bilbaok bi zuzendari berriak ofizialki aurkeztu ditu: José Luis Martínez Peña, Partzuergoaren kudeaketa orokorraren arduradun nagusia, eta Pedro José González Gutiérrez, proiektuaren alderdi teknikoen eta unibertsitateekiko harremanen koordinatzailea. Ekitaldi horren buruak Estatuko Ikerketako idazkari Carmen Vela eta Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantza Tapia eta Cristina Uriarte izan dira. Partzuergoa aurkeztu izanak garai berri bat hasi dela egiaztatu eta bideragarritasuna berresten du.

Uriarte sailburuak nabarmendu duenez, proiektu honek «lehen mailako» talde zientifiko-teknologiko bat osatzeko balioko du, «beti balio erantsia, sortutako jakintza, lan kualifikatua eta gelditzen den ekipamendua maximizatzen ahaleginduta».

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    "ESS Bilbao presenta a sus nuevos directores y da a conocer el nuevo marco de relación con Lund" http://t.co/81p3FBb1pB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Vela, Secretaria de Estado