Berriak
Eu

Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiaren bilera.

2014.eko martxoak 04

Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaia. Josu Zubiaga, Segurtasun Sailburuordea, Pedro Anitua, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, egin dituzte mahaiaren lehendakari lanak. Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Azken egunetako eurite, eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologikoak kontuan izanda, Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak biltzea erabaki du; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.

Azken egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologikoak aztertu ondoren, abian den Ulibarriko urtegia 45 metro kubiko segundoko isurketa mantentzea adostu da.

Hala ere, ez da aurreikusten arrisku egoerarik egotea. Beraz, lasaitasun mezua igorri nahi da eta Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)