Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
qrcode

Pilar Unzaluk ofizialki bultzatu du IKS-eeM ingurumena kudeatzeko elektronikoko sistema abian jartzea

2010-05-06

Gasteiz, maiatzak 6.- Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan da buru, IKS-eeM ingurumena kudeatzeko sistema elektronikoa ofizialki abian jartzean. Sistema horrekin, hondakinak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzako sail honetara urtero bidaltzen diren milioi eta erdi agiri inguru paperean bideratzea ekidingo da, eta arindu egingo da administrazioaren erantzuna. 

Izapide elektronikoak egiteko sistema hori abian jarri eta hobetzen lagundu duten ehun enpresa inguru hartu zituen atzo Pilar Unzaluk Lakuako ekitaldi-aretoan. Horien artean zeuden: EMAS ingurumen-ziurtagiria daukatenak, monitorizazio-plana aurkeztu dutenak eta azken lau urteetan Jaurlaritzarekin informazio elektronikoa trukatzen aritu direnak. Sailburuak eskertu egin zuen enpresek tresna hori ezartzean izan duten aitzindaritza eta tiratzeko gaitasuna. Sailburuak eskertu egin zuen enpresek tresna hori ezartzean izan duten aitzindaritza eta tiratzeko gaitasuna.

Ekitaldi ofizialean, Nieves Terán Ingurumen sailburuordea egon zen, eta honako hauek hartu zuten parte: Juan Ignacio Escala Ingurumenaren Kalitatearen zuzendariak eta Mikel Ballesteros IKS-eeM sistemaren arduradunak. Gainera, enpresa pribatuen ordezkariek ere esku hartu zuten: Sebastián Labellak (Atos Origin), ingurumenaren arlora bideratutako IKTetan aditua, eta Alexander Arancetak (Grupo CIE), IKS-eeM-rekin aritzen diren sistemak erabiliz ingurumenaren kudeaketan dagoeneko teknologia berriak sartu dituena.

Sistema hori aitzindaria da estatuan ingurumenaren arloan, hondakinak sortu eta kudeatzearen gaineko agiriak eta datuak enpresen eta administrazioaren artean igortzea bizkortu egiten du, prozesu horren guztiaren trazabilitatea bideratzen du, eta denbora errealean ematen du informazioa enpresa bakoitzaren ingurumenaren arloko errealitatearen gainean.

Pilar Unzaluk onartu egin zuen kudeaketa-ereduak aldatzean "batzuetan eragozpenak sortzen" direla sistema berriak oraindik ez daudelako erabat ondo, baina IKS-eeM-ren alde egiteak alderdi guztien kasuan "merezi" duela ziurtatu zuen, "inorentzat ez baita onuragarria behar ez den burokrazia bat edo gelditzen den burokrazia bat edukitzea; aitzitik, erantzun arinak, eraginkorrak eta zorrotzak lortu nahi ditugu".

"Gobernu honek modu erabakigarrian egin du administrazio elektronikoaren alde; gobernu irekia, parte hartzeko prest dagoena, gardena eta konprometitua delako (aptc), eta horrek internet bidezko komunikazio-bide berriak gaitzea dakar, ingurumena kudeatzeko erantzukizuna partekatu ahal izateko" erantsi du.

Herritarrei erantzutean eraginkorragoak eta arinagoak izateko sail honetan bultzatutako talka-planaren zati bat da IKS-eeM sistema sustatzea. Zenbait prestakuntza-ikastaro egin ondoren, hondakin arriskutsuen informazioa kudeatzen du orain sistemak, eta urrian arriskutsuak ez direnak sartuko dira.

IKS-eeM sistema administrazioaren eta herritarren artean komunikazio elektronikorako tresna izateko diseinatu da; besteak beste, hondakin ekoizle eta kudeatzaileen kolektiboarentzat da. Horren bitartez, enpresa bakoitzak ingurumenaren arloan duen portaera eta bilakaeraren gaineko diagnostikoak egiteko izapideak bideratu eta tresnak emango dira.

*** Aurkezpenean erabilitako dokumentuak (01, 02, 03 eta 04) erantsita daude***

Iruzkin bat
  • Argazkia Ramon Arizaga Arcelus
    2011-02-25

    LLevo como usuario intentando entrar en el programa ayer toda la tarde y hoy por la mañana dos horas, no lo consigo. Como usuario la percepción de la fiabilidad de funcionamiento del programa es mala, cuestión a mejorar claramente, tambien es muy mejorable la "amigabilidad" de uso. No cuestiono, en absoluto los beneficios de su utilización, tampoco quiero menospreciar el enorme trabajo que hay realizado detras, sin embargo considero que a nivel de usuario todavia esta muy lejos de lo exigible.
    Ánimo y por favor mejorad estas cuestiones.
    Eskerriasko.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu