Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzaren arabera, urtarril eta otsaileko denboraleek Gipuzkoako itsasertzean eragindako kalteak konpontzeak hamabi milioi euroko kostua izango du

2014.eko martxoak 05

• Oregik lehentasuna eman dio portuak erabat erabilgarri egoteari eta hondartzak udarako berreskuratzeari.
• Erakunde-arteko balorazio-bilera teknikoa

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik zenbatetsi duenez, ia hamabi milioi euroko kalteak eragin dituzte hurrenez hurreneko denboraleek Gipuzkoako portuetan eta itsasertzean, iragan otsailean. Kopuru hori ehuneko hamarrean handituko da joan den asteleheneko kalteengatik, udalek eta erakundeek emandako datuen arabera. Santa Clara uhartean izandako kalteak ez dira oraindik balioztatu.

Oregi izan da buru Debako, Donostiako, Getariko, Hondarribiko, Mutrikuko, Orioko, Pasaiako, Zarauzko eta Zumaiako portuetan eta itsasaldeetan denboraleek eragindako kalteak baloratzeko eta konponketa-ekintzak lehenesteko bileran. Azken bi asteotan hainbat bilera tekniko egin dituzte udalerri horietan guztietan foru-, Estatu- eta erkidego-administrazioek, kalteen balorazio-fitxa tekniko zehatzak egiteko, eragindako ondasunen eta azpiegituren gaineko eskumenak zehazteko eta portuen erabateko erabilgarritasuna, hondartzez gozatzea eta pasealekuen nahiz itsasaldearen segurtasuna bermatzeko.

Ana Oregik alkateei eta zinegotziei azaldu dienez, «aseguruek itsasoak eragindako kalteak konpontzeko lanen zati handi bat bere gain hartuko dute. Lehentasunezkoa da arrantza-portuak eta kirol-portuak erabat erabilgarri egotea eta hondartzak udarako berreskuratzea. Bi hilabete barru bilduko gara berriro, hasitako ekintzak aztertzeko eta erakundeen artean hasi berri dugun koordinazio-lana osatzeko».

Behin-behineko kalteak, honako hauek dira:

Hondarribia
Portuak Butroe pasealekuaren dikean kalte arinak izan ditu, eta arrantza-portuko ipar-morruko zoladura ere hondatu da. Interlimeneko mendi-hegala konpontzeko gutxi gorabeherako balioespena ere hartu da kontuan.
Guztira: 1.581.500

Pasaia
Saneamenduarekin zerikusia duten kalteak
160.000 euro


Donostia
Kopuru nagusia udalerriari dagokio. Balioespenean bost zubiak, Leizaola, Zurriola, Concha eta Ondarretako pasealekuak, Alde Zaharra eta Monpas eremua konpontzea ez ezik, Santa Clara uharteko kalteak ere hartu dira kontuan. Adituek ez dute behin betiko aztelana egin. Portuari dagokionez, kalteak 500.000 eurokoak dira, gutxi gorabehera. Udari begira, jarduera horiek guztiak lehenesten dira.
6.766.000,00

Orio
Orioko portuak kalte handiak izan ditu, baina horiek ez dute eragin handirik izan udalerrian, bi horien arteko distantzia dela-eta. Premiazkoa da, besteak beste, kontradikeko zati bat birjartzea, kanpo-morruaren espaldoiaren olatu-babesa konpontzea, eta harri-lubeta.
981.000,00


Zarautz
Martxoko denboraleak nabarmen kaltetu zuen udalerri hori. Urtarril eta otsaileko denboraleei dagokienez, hondartzan eta pasealekuetan izandako kalteak konpontzeko ondoko kostu hau balioetsi da:
254.904,00
• (Getaria eta Zarauzko udalerriek lehentasun nagusitzat jotzen dute N-634 errepidea eta horren pasealeku paraleloa konpontzea. Errepide horrek gaur egun semaforoen bidez arautzen du ibilgailu-trafikoa. Pasealekua Kostaldeen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak da. Zarautzerako ere golf-pasabidea).


Getaria
Portu osoan izan dira kalteak. Eskualde-zerbitzuaren bulegoen eraikina; Eskualde-zerbitzuaren eraikinaren aurrealdeko eta atzealdeko petrila; Ipar-dikeko zoladura eta hiri-altzariak; Hego-moilako harrizko eskailera; Ipar-dikeko balizajea (dorrea mugitu da); Tholoko dikea urbanizatzea (zoladura, monumentua, baranda, etab.); Gaztetape hondartzako eskailera eta arranpa konpontzea; arrantza-portuaren barnealdeko dartsenaren sakonerak birjartzea, moilatiko eroritako materialen ondorioz; Ipar-dikean kokatutako Garbigunea (hondakinen gaikako bilketarako zentroa) berreraikitzea; errepidea.
588.000,00



Zumaia
Zumaiako kanpo-dikearen espaldoia konpontzea (petrila, olatu-babesa, inposta, baranda, etab.); dikerako bidea birzabaltzea eta barnealdeko harri-lubeta berreraikitzea; nabigaziorako ubidearen sakonera berrezartzea; Talaipeko zoladura konpontzea; kontradikeko harri-lubeta berrezartzea; hiri-altzariak.
488.000.00.


Deba
Nabigaziorako ubideko sakonerak berrezartzea; ezker ertzeko bideratzeko dikearen zolarria; Zerbitzuen eraikineko fatxada; eskuin ertzeko baranda konpontzea; hiri-altzariak.
128.799,91

Mutriku
Dikerako sarbidea urbanizatzea (zerbitzuak, zoladura, inposta, baranda, hiri-altzariak); kanpo-dikeko estradoseko zoladura; arranpako galtzadarriak; barneko sakongune moteltzailea; itsas balizajea, OWC; hondartzak.
697.767,53


Bestelakoak, orotara
Garbitzea eta hondakinak kentzea, batimetriak eta itsas hondoa ikuskatzea, topografia
80.000,00

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Udalak, Espainiako Gobernua.