Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Akordioa Euskadiko Justizia Administrazioko langileekin

2010.eko maiatzak 06

Eusko Jaurlaritzak gaur akordio bat sinatu du Euskadiko Justiziaren zerbitzuko langileekin. Haren alderdi azpimarragarri batzuk zehazten dira jarraian.

 

1) Akordioa etengabe langileen ordezkariekin izandako elkarrizketa eta negoziazioaren emaitza da. Mahai Orokorraren akordioarekin irekitako elkarrizketa da eta Justizia Saileko oraingo taldeak orain dela kasik urtebete martxan jarri zuena, uste bazuen zerikusia zuten eragile guztiekin elkarrizketan eta negoziazioan jardutea bide bakarra zela arrakastaz aurre egin ahal izateko aurrean dugun erronkari, euskal herritarrei Justizia zerbitzu hobea eskaintzekoari, alegia.   

Jaurlaritzak balioetsi du sindikatuek izenpetu duten sindikatuek, hau da CCOOk, ELAk, CSI/CSIFek, LABek eta UGTk, hartutako konpromisoa baita elkarrekin hitz egiteko jarrera eta erantzukizuna ere ahalbidetzeko nolabait historikotzat jo dezakegun akordio hau

Bi zenbakiei, bai pertsonei dagokienez Justiziako Euskal Administrazioan plantilla garrantzitsua dugu eta oso gaitua gainera. Eta Eusko Jaurlaritza behartuta dago plantilla hori MOTIBATZERA eta ANTOLATZERA baita langile horiek EXIJITZERA ere, izan ere, neurri handi batean beren esku dago gure Justizia Administrazioaren funtzionamendu egokia izatea eta euskal herritarrek egunez egun zerbitzu MODERNOAGOA, ARINAGOA ETA ERAGINKORRAGOA jasotzea. 

 

2) Hau da, beraz, PROIEKTU BATI LOTURIKO AKORDIO bat. Eta proiektu hori, hain zuzen ere, bai antolaketari nahiz langileen kudeaketari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan Bulego Judizial eta Fiskal Berria ezartzeko prozesua da.

Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren zabalkuntzarekin batera antolamendu judiziala arrazionalagoa eta eraginkorragoa izango da. Irunen eta Getxon ere dagoeneko esperientzia pilotu bat dago Bulego Judizial Berriaren funtzionamenduari buruz eta datozen hiru urteetan Euskadin erabat ezartzeari ekingo diogu. Horretarako, barruti judizial txikienetatik hasiko gara konplexuenak eta handienak direnekin bukatzeko. Lehenengo Gasteizen (2011), Donostian geroago eta Barakaldon (2012) eta 2013ko urtarriletik aurrera Bilbon.

Beraz, Eusko Jaurlaritzak egiten apustu irmoa egiten du Euskadin Justizia Administrazioa eraberritzearen alde, zerbitzua arinago eskaintzeko eta herritarren beharkizunetatik hurbilago dagoen Justizia izateko. Azken batean, apustu hori kalitatezko zerbitzu publikoa bezalakoa ulertutako Justiziaren alde eginikoa da.

 

3) Gaur sinatzen dugun akordioak erantzun nahi dio, halaber, bizitzen ari garen egoera ekonomiko zailarekin Jaurlaritzak hartutako konpromisoari. Egoera horrek behartzen gaitu, alde batetik, ditugun baliabide materialak eta giza baliabideak egoki kudeatzera eta, bestetik, eskatzen digu Justiziako epaitegietatik herritarrei eta interes handia duten enpresei erantzun bizkorragoa ematera.

 

4) Gainera epe luzerako akordioa da, hiru urteetarako.  Akordio horrek beharrezko egonkortasuna emango digu gure aurrean dugun Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoa eraldatzeko konpromisoa behar beste bermez hartzeko.

Erronka horrek guztientzat aldaketak eta betebeharrak ekarriko ditu eta ezin zitzaion egun batetik bestera aurre egin, poliki eta pixkanaka baizik.

Horrela, akordio honek indarra duen aldian (2010-2013) bukatuko dugu Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorrekoekin homologatzeko prozesua honako koadro honi jarraituz:

 

URTEA

HOMOLOGAZIOAREN %

AURREKONTU (mila euro)

2010

23

   900

2011

35

1.000

2012

80

2.600

2013

100

1.200

 

Horrela Eusko Jaurlaritzak betetzen du hauteskundetan hartutako konpromisoa. Aldi berean betetzen du Euskadiko Justizia Administrazioko langileen erreibindikazio historiko bat.

Homologazioa esan nahi dugu eta ez, ordea, parekatzea, kontzeptu zabalagoa delako, akordioaren inguruabar guztiak hobeto biltzen dituelako, bai ordainsari gaietan nahiz lan-baldintzei dagokienez, hau da lanaldia eta lan-egutegia, baimenak, ordutegiak, eta abar.

Justiziako langileek, eta batez ere Justizia Sailaren menpe eta ardurapean gure langileek direnez gero eta Justizia Saileko ardurapean eta kontrolpean daudela eta, Justiziako langileek eta hain zuzen ere, auzitegiko medikuen, kudeatzaileen, izapidetzaileen eta laguntzaileen kidegoetako funtzionarioek, titularrek nahiz bitartekoek, zerbitzu hobea eskaini ahalko dute beren lan-baldintzak Herri Administrazioaren zerbitzuko gainerako langileek dituztenekin homologatu ondoren.

 

5) Akordioari Justizia Administrazioaren lanaren BALORAZIOAN, ARRAZIONALIZAZIOAN ETA KONTROLEAN oinarritzen da. Akordioari esker historian ezarritako inertziak kentzea litekeena izango da. Gainera zerbitzu arinagoa eta eraginkorra eman ahalko da eta plantillak hobeto egokituko dira zerbitzuak emateak dakartzan eskakizunen arabera eta bitartekoen tasa murriztuko da.

Akordio horrek aukera emango du langileek egokitu dadin zeregin eta eginkizun berrietara baita herritarren beharkizunekin hobeto etortzen diren ordutegietara. Horrela, arratsaldeko ordutegian zerbitzu erkide zehatz batzuk eman ahalko ditugu, hala nola zitazioak eta jakinarazpenak, erregistro zibila, jendaurreko harrera zerbitzua, enbargoak baita bestelako eginbide judizialak ere.

Akordio horrek aukera emango du, azken batean, dauzkagun baliabideak hobeto inbertitzeko eta gastuetan aurrezteko aldi berean herritarrei zerbitzu hobea eskaintzen diegula.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan