Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko “Gure Artea” sariak arautu eta horietarako deialdia egiteko dena. (2014-03-04(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 04

LABURPENA

GURE ARTEA SARIETARAKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. Sariok, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dute helburu.

2014ko deialdi honetan, Gure Artea Sariak hiru ataletan deitzen dira:
Ibilbide artistikoa aitortzeko saria, 25.000 eurokoa eta pertsona fisikoei zuzendua.
Sorkuntza lana aitortzeko saria, 25.000 eurokoa eta pertsona fisikoei zuzendua.
Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, 15.000 eurokoa, eta pertsona fisiko nahiz juridikoei zuzendua.

Huatagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau