Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak bi laguntza deialdi egin ditu administrazio publikoari, zuzenbide publikoari edo administrazioaren zientziari buruzko ikerlanetarako. (2014-03-04(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 04

LABURPENA

Laguntzen zenbatekoa, orotara, 15.000 eurokoa izango da; 5.000 euro bakarkako ikerlarientzat eta 10.000, aldiz, ikerlari-taldeentzat.

Gaurko Gobernu Kontseiluak administrazio publikoaren, zuzenbide publikoaren edo administrazioaren zientziaren arloko gaien ikerketa sustatzera bideratutako 2014-2015 aldirako diru-laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bidez deitzea erabaki du.

Laguntzotarako, orotara, 15.000 euro bideratuko dituzte. Hain zuzen ere, 5.000 euro bideratuko dira bakarkako ikerlarientzat eta 10.000 euro, berriz, ikerlari-taldeentzat.

Eskakizunak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bat hasiko da, martxoan, aurreikusitakoaren arabera, eta 32 egun natural geroago amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau