Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

1.865 langabe gehiago ditu Euskadik otsaila amaituta

2014.eko martxoak 04

1.865 pertsonaz handitu zen otsailean Lanbideren bulegoetan izena emanda dauden langabeen kopurua, guztira 176.036 egin arte; urtarrileko kopuruarekiko % 1,07 gehiago, alegia. Haatik, 2013ko aldi berarekiko, % 1,11 behera egin du langabeziak.

Urtarrilean 867.653 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzaren afiliatuak, aurreko hilean baino 1.620 gehiago. Aipagarria da iazko sasoi honetan bertan enplegua oraindik desagertzen ari zela. Otsaileko datuak, eta segur aski hemendik uztailera bitartekoek ere bai, oneratze-bidea hasia dela iradokitzen du.

Probintziaka, portzentajezko igoerarik handiena Bizkaian izan da (% 1,25), 1.222 lagun gehiagok eman baitute izena Lanbiden; ondoren Araban (% 1,11), 307 lagun gehiagok langabezian izena emanda, eta, azkenik, Gipuzkoan (% 0,69) 336 langabe gehiagorekin. Otsailean, emakumeen artean handitu zen batik bat langabezia –1.070 langabe (% 1,19) gehiago– (langabeen % 51,59 emakumezkoak dira).

Gizonezkoen artean, berriz, 795 langabe (% 0,94) gehiago egon dira.

Adinei dagokienez, 25 urtetik behera: 397 langabe gehiago, % 3,65 gehiago. 25 eta 44 urte bitartekoa: 1.008 langabe gehiago, % 1,13 gehiago. 45 urte eta gehiago: 460 langabe gehiago, % 0,62 gehiago.

Otsailean, sektore guztietan egin du gora langabeziak. Zerbitzuen arloan handitu da gehien langabe kopurua, 1.220 enplegu-eskatzaile gehiago; ondoren aurreko enplegurik ez zuten pertsonak (519), Eraikuntza (83) Nekazaritza (40) eta Industria (3) daude.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @programassusper
    2014.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    INFANCIA,ADOLESCENCIA Y JUVENTUD
    1.865 langabe gehiago ditu Euskadik otsaila amaituta . http://t.co/a8OzzgR3YW

  • @AlexOsg
    2014.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra febrero con 1.865 personas más en situación de #desempleo - http://t.co/9qFqJ2pITx vía http://t.co/sSzfsSXA4u

  • @mirenepalacios
    2014.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra febrero con 1.865 personas más en situación de desempleo http://t.co/xwYrD9xaT1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)