Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak lan-harremanen esparru egonkor baterako akordioa eskatu du

2014.eko martxoak 06

"Jarrera bakar bat: bai elkarrizketa sozialari, bai hitzarmen kolektiboei". Hala mintzatu da Tapia Eusko Jaurlaritzak lan-harremanei buruz duen jarreraz. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak enpresen eta sindikatuen arteko ituna eskatu du, sektorekako hitzarmenak enpresaren beraren errealitatera egokitzeko, eta, bestalde, langileei baldintza duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak 'Lan-harremanetarako eredu berria' deituriko proposamenaren inguruan Jaurlaritzak duen iritzia eta egiten duen balorazioa azaltzeko agertu da gaur goizean Eusko Legebiltzarako ohiko osoko bilkuran.

Tapiaren aburuz, ezinbestekoa da enpresek pertsonen komunikazioan eta parte-hartzean oinarritutako beste eredu bati heltzea, "konfrontazioan eta blokeoan" oinarritutakoaren ordez.
  


Ildo horretatik, Tapiak "erantzukizuna, elkarrizketa soziala, negoziazioa eta ituna" eskatu ditu, solaskide ezberdinen arteko puntu komunak bilatzeko, eta hartara "lan-harremanen esparru egonkorra" aurkitzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko martxoak 11

    -Un nuevo modelo basado en la comunicación y la participación de las personas, en lugar de “la confrontación y el bloqueo”-.
    La propuesta me parece correcta.
    Un modelo "bidireccional":
    .- A favor de la empresa y sus titulares y responsables
    .- Y a favor de la parte trabajadora.
    Todos y todas tenemos que aportar "una milla extra", en aras de un beneficio común.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)