Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabé Undak “Expovacaciones” Azoka inauguratu berri du BEC-en

2010.eko maiatzak 06

"Expovacaciones" Azoka maiatzaren 6 eta 9 bitartean garatuko da BEC-en eta bertan 780 erakusle eta 250.000 bisitari espero dira azokak dirauen lau egunetan zehar

Bernabé Undak iragarri duenez, azoka hau noiz eta Euskadiko turismo-sarreren eta gaualdien kopuruak izugarri gora egin duen unean dator. Urte honen "lehen hiruhilekoan %12ko igoera izan da" 2009ko datuen aldera. Sailburuak Euskadi bisitatzea "merezi duela" azpimarratu du.

Bernabé Unda jaunak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, hasiera eman dio gaur Turismo Azokaren 31. edizioari. Azoka hau maiatzaren 6 eta 9 bitartean garatuko da BEC-en.  Azokan, besteak beste, gainerako autonomia-erkidegoak eta udal asko izango dira, 16 herri guztira eta turismo‑ eta ostalaritza-sektorearen enpresa garrantzitsuenen hainbat ordezkari.  Azokak dirauen lau egunetan zehar 780 erakusle eta 250.000 bisitari espero dira.

Turismo sailburuak "Expovacaciones" turismo-azoka garrantzitsuenetako bat dela adierazi du.  Bertan, Eusko Jaurlaritza bere egungo eskaintza osoaren eta "Euskadi, dasta ezazu" turismo‑markaren eskutik azaltzekoa da. Fitur 2010eko "stand"aren egokitzapena erakusten du. Izan ere standak saria jaso zuen diseinuagatik. 480 m. karratuko espazioa dugu, berritzailea eta oso erakargarria, irekia eta iristerraza, bisitaria modu erosoan ibili dadin Bilbon, Donostian, Gasteizen, Berezkoa eta berdean, Arabar Errioxan eta Euskal Kostaldean zehar, "touring" modukoa eginik Euskadi osoan barne, maleta eta guztiz.       

Bidaia-maleta da standaren elementu nagusia, baita harrigarriena ere, Euskadiko gune desberdinak -mostradoreak, atsedenguneak, hormak- konfiguratzeko baliagarri dena; maleta irekiak dira, bideoak erakusteko edo euskaldunen kultura, nortasuna, geografia, artea, gastronomia, natura eta izaera erakusteko aproposak.

Bernabé Undak iragarri duenez, azoka hau noiz eta Euskadiko turismo-sarreren eta gaualdien kopuruak izugarri gora egin duen unean dator. Urte honen "lehen hiruhilekoan %12ko igoera izan da" 2009ko datuen aldera. Sailburuak Euskadi bisitatzea "merezi duela" azpimarratu du.

Euskadiko "stand"ak EAEko zein beste autonomia-erkidegoen eta atzerriko turismo-eskaintza berritzailea aurkeztu nahi die hurbiltzen direnei:  "touring" deritzana (ibilaldiak Euskadin zehar), gastronomia eta ardoak, "city breaks" (hiri-ihesaldiak), bilera korporatiboak, biltzarrak, baserri giroko turismoa, natura eta abentura eta, kultura eta ekitaldiak.

Bestetik ere, Eusko Jaurlaritzak, Euskadi asteburuan bisitatzen dutenentzat (gutxienez bi egun) ostatu-etxeetan %20ko beherapena eskaini duen programari buruzko argibide guztiak izango dira eskura Euskadiren erakusketa-gunean. 10.000 lagun baino gehiago izan dira dirulaguntza hauen onuradun, guztirako aurrekontua 800.000 eurokoa izan dela.

"Expovacaciones" azokarekin batera, Expocosumo, Creamoda, Expovino eta Bigarren Eskuko ibilgailuen azoka ere ari dira BEC-en. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda jaunak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak