Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Europako ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduerak goraipatu dituzte Txingudin eta Urdaibain

2014.eko martxoak 04

• Europako Batzordeak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatutako Life Estuarioak proiektua
• Amaia Barredok: «Gipuzkoako eta Bizkaiko estuarioak lehentasunezko jarduera-lerroen artean ditugu ingurune naturala zaintzeari dagokionez; oso ekosistema baliotsuak dira»

Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila goraipatu du Txingudin eta Urdaibain Life Estuarioak programaren barruan sustatutako ingurumen-lanak direla-eta, bereziki landare inbaditzaileak, Baccharis halimifolia esaterako, errotik kentzeko jarduerei dagokienez. Bruselako zerbitzu teknikoen ordezkariek Txingudi eta Urdaibai estuarioak bisitatu behar dituzte atzo eta gaur asteartean proiektuaren aurrerapenak eta emaitzak zehatz-mehatz ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredok zehaztu duenez, «ikerketa-lanak aztertu eta LIFEren osteko etorkizuneko ekintza-planaren ildo nagusiak berrikusi behar dituzte bisitaldian, Baccharis halimifolia landare inbaditzailea kontrolatzeko ekintzak jarraitzeko».

Amaia Barredoren iritziz, «Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako eta Bizkaiko estuarioak lehentasunezko jarduera-lerroen artean jarri ditu ingurune naturala zaintzeari dagokionez, oso ekosistema baliotsuak baitira; besteak beste, haietan bizi diren habitat natural eta espezie basati ugariengatik, edota hondamenezko klima-gertakariak arintzeko ahalmenagatik. Gure estuarioak zaintzea, eta, hala dagokionean, lehengoratzea, funtsezkoa da gure etorkizunarentzat».

Biodibertsitatea galtzeko kausetako bat espezie exotiko inbaditzaileak dira, eta haien artean Baccharis halimifolia edo «txilka» landarea, estuarioetan eta kostaldeko labarretan eragin handienak dituenetako bat baita.

Euskadiko estuarioetan Baccharis halimifolia landareak eragindako arazoaren garrantzia dela-eta, Europar Batasunaren LIFE finantza-programaren proiektu bat eskatu zuen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak; 1.860.000 euroko kostua du, eta Bruselak finantzatzen du % 50. Proiektu hori 2010etik dago abian, eta bukatzear dago martxoaren amaieran.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iozamizu
    2014.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Representantes europeos elogian las actuaciones medioambientales vascas http://t.co/QmweX1p4D0 #euskadi #medioambiente

  • @Torremadariaga
    2014.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Europako ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduerak goraipatu dituzte Txingudin eta Urdaibain.... http://t.co/dyAuclEwUB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)