Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Javier Bikandik «Gizarte Berrikuntzaren Europako Lehiaketa» izeneko jardunaldiak inauguratu ditu

2014-03-03

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandik inauguratu ditu gaurtik asteazkena arte Bilbon izango diren «Gizarte Berrikuntzaren Europako Lehiaketa» izeneko jardunaldiak.

Europan gizarte-berrikuntzaren buru izateko Euskadik egindako apustu handia gogorarazi du Bikandik hitzaldian; gizarte-berrikuntza giza aurrerapen iraunkorra lortzeko metodoa dela azaldu du, eta aldaketarako motibazioa duen gizarte bat badago oztopoak gainditu ahal direla.

(ADIERAZPENAK ERANTSITAKO AGIRIAN)


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko