Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak "erabat gaitzesten" ditu atzo Bilbon gertatutako indarkeriazko istiluak

2014.eko martxoak 04

Eusko Jaurlaritzak, bere bozeramaile Josu Erkorekaren bitartez, uste du atzo Bilbon izandako ekintza bandalikoek “gaitzespen sendoa” merezi dutela. Erkorekak adierazi du ekintza hauek Ekonomia Forum-aren aurkako aldarrikapen legitimoa zikindu egin zutela eta hori deka eta, talde sozial guztiei eskatu die atzoko gertaerak salatzeko. Nahiz eta gertatutakoaren inguruko ikerketa zabalik dagoen oraindik, bozeramaileak ziurtatu du Ertzaintzak martxan jarritako prebentzio dispositiboa “bete" egin zela, helburua istiluak ez sakabanatzea baitzen. Edonola ere, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak gaur bertan eskatu du Legebiltzarrean agertzea atzo Bilbon gertatutakoa argitzeko.

Herri Administrazio eta Justizia sailburu eta bozeramaile den Josu Erkoreka, Jaurlaritzaren Batzordeak izandako batzarraren ostean agertu da prentsaurrekoan. Hedabideen aurrean azaldu du Jaurlaritzak argitu gabeko atentatuen egoera aztertuko duela. Erkorekak esan duenez, helburua zera da, dagokien moduko tratamendua jaso ez dutenak zenbat diren aztertu eta egun zer egoeratan dauden ikusi, hemendik aurrera hartu ditzakeen neurriak antolatzeko. Txostenak 16.800 euro inguruko kostua izango du eta 2014ko udazkenean amaituta egotea espero du Jaurlaritak. Azken helburua, biktimei berezkoak dituzten egia, justizia eta ordainerako eskubideak aitortzea da.

Gainera, Erkorekak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak Azpeitiko Corrugados enpresari bost milioi euro erreklamatzea erabaki du, Euskadiko enpleguari eta lan-jarduerari eusteko konpromisoak ez betetzeagatik.

Bestetik, Gobernu Kontseiluak bi diru-laguntza onartu ditu. Lehenik eta behin, lau milioi eurokoa, zentro pribatu itunduek kontratazioa finantzatu ahal izan dezaten; eta bigarrenik, 700.000 eurokoa, genero-indarkeriaren biktimei laguntza emateko.

Erkorekak aitortu du langabeziako datuen bilakaera negatiboa dela, baina bi urte gogorreko testuinguruaren barruan sartzen dela eta Eusko Jaurlaritzarentzat «ekonomia bultzatzeko programak berrindartzeko akuilua» dela. Ekonomia berrindartzea da, hain zuen, Eusko Jaurlaritzaren «lehentasunetako bat».

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.03.04)

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco "rechaza absolutamente" los incidentes violentos de ayer en Bilbao http://t.co/KwMTEccPfR

  • @mirenepalacios
    2014.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco "rechaza absolutamente" los incidentes violentos de ayer en Bilbao http://t.co/nof2eSLOhm

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)