Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eskola bakegune web ataria abian da, bake eta bizikidetzari hezkuntza-arloan irekitako gunea

2014.eko martxoak 01

• Hezkuntza-komunitateak bake eta bizikidetza eremuetako ekimen eta esperientzia guztiak eskuragarri izan ditzan jarri du abian Eusko Jaurlaritzak tresna berri hau

Eusko Jaurlaritzak www.eskolabakegune.euskadi.net web gune berria ipini du martxan. Beronekin, hezkuntza-komunitateari tresna erabilgarria eskaini nahi dio bakerako hezkuntza, giza eskubideak, elkarbizitza, biktimekiko elkartasuna nahiz gatazken konponbide baketsuarekin zerikusia duten ekimenak garatu ahal izan ditzan. Eskola bakegune proiektua, Gizalegez eta Elkarrekin programekin eta Adi-adian moduluarekin batera, hezkuntza-arloko 2013-2016rako Bake eta Elkarbiztza Planaren oinarri eta proiektuen zutabeetako bat da, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak berriki onartua Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean.

Aurretik helburu berberekin martxan zen web gune bat egunetzen duen espazio birtual berritu honen bidez, irakasleek eskura izango dituzte -bibliografia eta intereseko materialaz gain- Eusko Jaurlaritzak bake eta elkarbizitza arloetan eskaintzen dituen programa, modulu eta ekimenak, bai eta Gobernuak, Berritzeguneek eta Elkarrekin programan parte hartzen duten elkarteek sortzen dituzten albisteak ere. Ikastetxeek, eskura izango dute harremanetarako informazioa ere (eskolabakegune@ej-gv.es), arreta pertsonalizatuagoa jasotzeko eta programetan parte hartu ahal izateko.

Atari berria biktimen testigantzak ezagutzeko bidea izango da, aurrez-aurrekoak edo grabatuak, eta ikastetxeek euren esperientziak, iritziak eta balorazioak eskegi ahal izango dituzte gune honetan, edo gainerako ikastetxeenak ezagutu, eguneraturik.

Ekimen guztietara era erraz eta zuzenean iritsi ahal izateko moduan diseinatu da ataria. Horrela, oinarrizko jardueren programak orrialde nagusian daude ikusgai. Era berean, gune berri honetan leku nabarmena hartuko dute ekimenen garapenari buruzko albisteek eta asteko agendak ere.

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 1ean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mopsos1
    2014.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Arranca la Web Eskola Bakegune, un espacio para la paz y la convivencia en el ámbito educativo http://t.co/XlSLct0Z1v

Komunikabideek behera kargatzeko