
Bi urtez behin berrituko dira Etxebideren espedienteak
Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Etxebideren erregistroan izena eman duten 80.017 etxebizitza-eskatzaileei gogorarazi nahi die bi urtez behin berrituko direla beren espedienteak, euskal etxebizitza-zerbitzuaren erregistroa arautzen duen araudi berria indarrean jarri baita. Banan-banan jakinaraziko zaie beren espedienteak berritzeko zer epe duten.
2013ko urtarrilean, Etxebideko erregistroa arautzen duen araudi berria indarrean jarri zen (Enplegu, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurari buruzkoa.2012ko urriaren 31ko EHAA)). Araudi horrek funtsezko aldaketak ekarri ditu Etxebideren erregistroan zentralizatutako etxebizitza-eskaera guztietan, eskaeren erregimenari eta udalerriei dagokienez, bai eta espedienteak berritzeko epeei dagokienez ere.
Araudi hori indarrean jartzeak zera ekarriko du, zehazki: Etxebideren Erregistroko inskripzioak bi urteko balioa izatea, izena emateko eskaeraren egunetik, eta ez lau urtekoa, aurreko araudiarekin gertatzen zen bezala.
Enplegu eta Gizarte Politika Sailak banan-banan jakinaraziko die izena eman duten pertsonei espedientea berritu behar dela. Hortaz, ez da epe bakar bat egongo eskaera guztiak berritzeko; aitzitik, pertsona bakoitzak bere epea izango du, Erregistroan alta ematea eskatu zuen egunaren arabera.
Berritze horiek, bai eta beste ekintza osagarri batzuk eta espedientearen kontsultak ere, telematikoki izapidetu daitezke Etxebideren atariaren bitartez. Horretarako, online izapidetzeko pasahitz bat behar da. Horrekin, honako hauek egin daitezke:
· etxebizitza-eskaera berritzea eskatu
· etxebizitza-eskaera egin ondoko aldaketak eskatu
· etorkizuneko etxebizitza-sustapenetan parte hartzea eskatu
· etxebizitza-eskaeraren momentuko egoera kontsultatu
Zalantzak izanez gero, ondoko kanal hauen bitartez jar zaitezkete Etxebiderekin harremanetan:
· Web ataria: www.etxebide.euskadi.net
· 012 telefonoa: 8:00etatik 20:00etara.
· Aurrez aurre, 8:00etatik 20:00etara, helbide hauetan:
o Araban: Ramiro de Maeztu kalea, 10. Gasteiz.
o Bizkaia: Kale Nagusia, 85. Bilbo.
o Gipuzkoa: Andia kalea, 13. Donostia.
-
2014-03-03
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: La renovación de los expedientes de Etxebide será cada dos años. http://t.co/VI4P8X9hhR