Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euroko diru laguntza eman du Euskadiko Ingurumena hobetzen duten ehun bat industria proiekturentzat

2014.eko martxoak 05

Guztira Euskal Autonomia Erkidegoko 80 enpresak -ETEak dira gehienbat- 1,3 milioi euro jasoko dituzte ingurumena babesteko 94 proiektuetan inbertitzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailak emandako diru-laguntzei esker. Ingurumena babesteko jarduera horiek 40 lanpostu sortzea ekarriko dute.

Ingurumen Sailak urrian egindako 2013ko deialdian 147 proiektu aurkeztu dituzte guztira 113 enpresak. Proiektuotan indarreko araudia gainditzea eta ekoberrikuntzan egindako araudia aztertu dute.


Deialdi honen eskaerak aztertzeko irizpideetan, planteatutako inbertsioaren ondorioz zuzenean edo zeharka enplegua sortzen zuten hartu da kontuan, bai eta EAEn zerbitzuak kontratatu eta/edo ekipoak eskuratu behar zituzten ere, 2012ko deialdian egin zen moduan.


Horiek horrela, diru-laguntza jaso behar duten proiektuetako seik, hiru milioi eurotik gorako inbertsio garbi osoa eragingo dutenek, zuzenean gutxienez 40 lanpostu sortzea aurreikusi dute planteatutako inbertsioen ondorioz.
Halaber, eskaera gehienetan hainbat agiri aurkeztu dituzte (eskaintzak, lankidetza-hitzarmenak...) egin beharreko inbertsioak EAEn egindako ekipoetan, materialetan, eta abarretan egingo dituztela egiaztatzeko, eta horrek euskal ekoizpen-jarduerari eustea eta berau bultzatzea ere ekarriko du.


Ohiko prozeduraren arabera aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak 94 proiektu diruz laguntzea ebatzi du. Horietatik 48, 39 enpresak aurkeztu dituzte, eta guztira, 10 milioi euro inguruko inbertsio garbia eragingo dute. Diruz lagundutako enpresen % 60 inguru ETEak dira.


Laguntza horien gai-banaketari dagokionez, zenbatekoaren % 33 airearen gaineko 14 proiektu diruz laguntzeko izango da; % 44 hondakinei buruzko 17 proiektutarako, % 16 urei buruzko 12 proiektutarako, eta gainerakoa (% 7) lurzoruen, zarataren eta bestelako ingurumen-azterketen arloko hainbat proiektutarako.Horietaz gain, Euskadiko 41 enpresari eta 46 proiekturi ere eman zaizkie laguntzak, prozedura erraztuari jarraikiz; aipatutako prozedura hori ETEei laguntzak emateko inbertsioetarako da, kanpoko aholkularitza-zerbitzuen kostuak finantza ditzaten EMAS erregistroan izena emateko, Ekodiseinuaren, Ekoetiketen edo Karbono Arrastoaren Araua ziurtatzeko eta Azterketak egiteko.

Diruz lagundutako egitasmoak ezartzeak honako ingurumen-onura hauek ekarriko ditu, besteak beste:

•Berotegi-efektuko gasen isurketa 269 tona CO2 baliokide murriztea.
•Atmosferara isurtzen diren gas kutsatzaileak murriztea: hain zuzen, 0,4 tona SO2, 6 tona NOx, 26 tona partikula eta 3 tona KOH.
•80.000 metro kubiko ur aurreztea, eta 33 tona karga organiko murriztea isurketa likido industrialetan.
•Sortzen diren 2.300 tona inguru hondakin arriskutsu eta 10.400 tona inguru hondakin industrial ez arriskutsu murriztea; eta 165 tona hondakin arriskutsu, 15.500 tona hondakin ez arriskutsu eta 600 tona eraikuntzako eta eraisketetako hondakin berrerabili, birziklatu eta balioztatu ahal izatea sustatzea.

Aurten, berritasun modura, enpresen espediente guztiak bide telematikoz aurkeztu dituzte, egoitza elektronikoan: www.ingurumena.net. Era horretan eskaera horien administrazio-izapideak erraztu dira, eta bizkorrago joan da prozedura osoa; hori abantaila handia izan da logistikaren zein antolaketaren aldetik, bai enpresa eskatzaileentzat bai administrazioarentzat berarentzat.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Udalsarea21
    2014.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euroko diru laguntza eman du Euskadiko Ingurumena hobetzen duten ehun bat… http://t.c

  • @EmpreSEA
    2014.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: GV subvenciona con 1,3 mill. euros un centenar de proyectos industriales que mejoran el Medio Ambiente del País Vasco ht…

  • @XabiGV
    2014.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco subvenciona con 1,3 millones de euros un centenar de proyectos industriales que mejoran el… http:…

  • @Torremadariaga
    2014.eko martxoak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco subvenciona con 1,3 millones de euros un centenar de proyectos... http://t.co/tQGIMZh2rR

Komunikabideek behera kargatzeko