Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Open Government liburua aurkeztu da, gaztelaniaz gobernu irekiari buruz argitaratzen den lehenengoa

2010.eko maiatzak 05

Eusko Jaurlaritzako bi zuzendarik hartu dute parte liburu hau sortzen, besteak beste, Alberto Ortíz de Záratek, Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak

  • Gobernu irekiaren kontzeptua, gobernuen erabateko gardentasuna lortzeko, eta esparru guztietan elkarlana eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko proposamen bat da
  • Lan honetan 17 egile espainiar eta argentinarrek parte hartu dute eta lehenengo bi kapituluak Interneten argitaratu dira; lehenengo astean, 4.000 bisita jaso zituzten

Algón Editores-ek gaur Madrilen Open Government (gobernu irekia) lana aurkeztu du. Liburu honetan Atlantikoaren bi aldetako adituek Internetek eta IKTek gobernuetan duten eraginari, jarduera politikoari eta Web 2.0 izenekoaren inguruan gertatzen ari den eraikuntza sozial berriari buruz hausnartu dute. Puntu horiez gain, gobernu irekiaren ideiaz sektore desberdinek dituzten iritziak ere jasotzen dira, estatu eta udal ikuspuntuetatik, eta alderdi politikoen irekiera prozesua edo web sozialaren aroan diplomazia publikoa birdefinitzeko beharra.

José Ortega y Gasset Fundazioan ospatu den aurkezpenean, ekitaldia gidatu duenak, Noticias Cuatro-ko Miguel Ángel Oliver-ek, César Calderón lanaren koordinatzailearekin eta Alberto Ortiz de Zárate Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko zuzendari eta liburuaren egilekidearekin, gobernu irekiari buruz hausnartu du. Kontzeptu hau, gobernuen erabateko gardentasuna lortzeko, eta esparru guztietan, baita legeriaren agendan ere, elkarlana eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko proposamen bat da.

Horrela, gobernu irekia gauza publikoen balioen defentsa bat bihurtzen da eta teknologia berrien erabilpen intentsiboan oinarritzen da. Internet gure munduan sartu denetik gure gizarte eta balioen antolaketa sistemarako kalkulaezinak diren ondorioak dakartzan benetako iraultza gertatzen ari da, eta iraultza horrek herritarra politikaren eta gobernuaren taularen erdian kokatzen du.

Horri dagokionez, Rafael Ceballos Algón Editores-eko argitaratzaileak, adierazi du gaur aurkeztu den lanak “aurrean dugun iraultza horren gakoak ematen dituela”, izan ere, “gobernuaren etorkizuna digitala da, gardena, elkartasunezkoa eta parte-hartzailea, etengabe herritarrekin elkarrizketan ari den gobernua”.

César Calderón-entzat, liburuaren helburua, “gobernuentzat Internet eta IKTek ekarri duten lurrikara aztertzea da, baita gizarte irekiagoak, gardenagoak parte-hartzaileagoak eta elkarlanezkoagoak eraikitzerakoan dakartzan aukerak ere. Liburuak Open Government kontzeptua ulertzen laguntzeko nagusiki praktikoa den ikuspegi bat ematen du, erreferentzia gisa esparru horretan munduan dauden esperientzia nagusiak hartuz”, gaia “gobernuen, zibilen eta enpresen ikuspegietatik” ardaztuz.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak eta Open Government liburuaren egilekideak, nabarmendu du egungo demokrazia gehienetan fenomeno bat dagoela, “hoztasun politikoa”, izan ere, herritarren proportzio handi batek sentitzen du ez duela behar bezalako ordezkaririk. Horrela, “konfiantza eza bat antzematen da gobernuekiko eta parlamentuekiko, alderdiekiko eta politikariekiko”; beraz, “politika publikoak sortzeko prozesu demokratikoa bera behar adinakoa ez dela ulertzen da. Demokrazia demokratikoago bat aldarrikatzen da”, eta une honetan bihurtzen da beharrezkoa gobernu irekia.

Azkenik, Jesús Sánchez Lambás-ek, José Ortega y Gasset Fundazioko zuzendari nagusiak, adierazi du gobernuek gardentasun handiagoko aro bat sustatu behar dutela:“teknologia berriek funtzio publikoa herritarren beharretara gerturatzeko aukera eskaintzen digute, eta hau, alferrik galdu behar ez dugun erronka bat da”. Liburu honek, sare sozialek eta Internetek etorkizuneko gobernuetan izango duten zeregina ulertzeko gakoak eskaintzen ditu.

Open Government lanean 17 egile espainiar eta argentinarrek parte hartu dute, eta euren testuak César Calderón eta Sebastián Lorenzok koordinatu dituzte. Egile guztiek, testua jabari publikoari ematea erabaki dute. Hain zuzen ere, lanaren lehenengo bi kapituluak Interneten argitaratu dira, eta aste batean 4.000 irakurketa baino gehiago izan dituzte.

2 iruzkin
  • @LOScalvinoni
    2010.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @paulanevado: El portal Irekia: Gobierno abierto se hizo eco de la presentación del libro Open Government http://bit.ly/d8nAjY #oGovMadrid

  • @logela
    2010.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Algón Editores presenta el libro Open Government, primer título en español sobre Gobierno Abierto. http://bit.ly/9Kj67f

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto Ortíz de Zárate, Director de Atención Ciudadana