Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak Kosten Legeari buruzko ituna egin dute eta ez dute konstituzio auzitegira joko

2014.eko martxoak 02

Sei hilabeteko negoziazioaren ondoren etorri da ituna, eta auzitan zeuden artikuluak interpretatzeko irizpideak adostu eta finkatu ditu, tokiko-araubideari, lurralde-antolaketari, hirigintzari, etxebizitzari eta ingurumenari buruzko euskal eskumenak errespetatuta.

Itunaren testua Konstituzio Auzitegiari helaraziko zaio eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Itsasbazterraren babes eta erabilera jasangarriari buruzko eta uztailaren 28ko 22/1988 Legea, Kostaldeei buruzkoa, aldatzen duen maiatzaren 29ko 2/2013 Legearen aurkako inkonstituzionaltasun-errekurtsoa ez aurkeztea ekarriko duen itun bat sinatu dute Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Espainiako Ogasun eta Herri Administrazioetako ministro Cristobal Montorok.

«Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen» barruan sei hilabetez negoziatzen jardun ondoren iritsi da ituna, eta Konstituzio Auzitegiari helarazi eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aurki.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 1. artikulua (38., 39. eta 40. paragrafoak) eta 2. artikulua interpretatzeko irizpidea adostu dute, EAEk tokiko-araubidearen, lurralde-antolaketaren, hirigintzaren, etxebizitzaren eta ingurumenaren alorrean dituen eskumenak errespetatuta.

Hala, itunak argi utzi du Gobernuaren Ordezkaritzak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak dagoeneko aurreikusiak dituen kasuetan baizik ez duela izango itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoari eragiten dioten udal-erabakiak indargabetzeko gaitasuna. Alegia, interes orokorra larri urratzen dutenean; kasu horiek berehala salatuko dira  administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, han eztabaida daitezen.

Testuak, halaber, estatuaren kostako eskumenen inguruan eragiten zituen zalantzak argitu ditu (industria-enpresei eman zekizkiekeen okupazio-eskubideak, eraikinen eta instalazioen jabeei eman zekizkiekeen hirigintza-baimenak, emakiden luzapenak...). Argi geratu da itunean estatuak ezin duela ezikusiarena egin Euskal Autonomia Erkidegoak bere ingurumena, hirigintza eta kostaldea antolatzeko dituen eskumenen aurrean.


2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2014.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @xabicano: http://t.co/cJ5HX3EXTY @Ekoiure

  • @xabicano
    2014.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/cJ5HX3EXTY @Ekoiure

Komunikabideek behera kargatzeko