Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko adostasuna eskatu du ETAren amaiera ordenatua lortzeko

2014.eko otsailak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez, "aukera historiko baten aurrean gaude, bakea ezartzeko eta bizikidetzarako urratsak emateko", eta hori lortzeko estatu-politika bat eskatu du. Urkulluk azaldu du ez diola ETAri inolako kontraprestaziorik edo konpentsaziorik eman nahi, "bakea eta bizikidetza lortzeko politika" bat egitea baizik. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio bat eskatu du, ETAren amaiera ordenatua lortzeko, armak "guztiz, modu ordenatuan eta egiaztatzeko moduan" uztea lortzeko eta desegin arte eragin duen justifikaziorik gabeko kaltea errekonozitzea lortzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria Ser irrati-kateko Hoy por Hoy irratsaioan elkarrizketatu dute gaur goizean. ETAk joan den otsailaren 21ean emandako urratsa balioetsi du, "aurrekaririk gabeko keinua" baita. "ETAk ez du 50 urtetan armetako batzuk borondatez entregatzeko urratsik eman", azaldu du. Aurrerapena gorabehera, lehendakariak berriro esan duenez, "urrats txikia da, eskasa, eta horrelako gehiago eman behar dira, harik arma guztiak entregatu arte". Talde terroristaren iragarpenak eragin dituen erreakzioetara etorrita, Urkulluk uste du "desberdintasunak" daudela erantzunetan eta Rajoy presidentearena "askoz ere neurtuagoa" izan dela. Bere aburuz, horrek bi gobernuek batera lan egiteko balio lezake.

Batera lan egitea, bai eta ETArekin hitz egitea ere, "baldin eta bakearen eta bizikidetzaren onurarako bada". Lehendakaria aukera horren aldekoa da; izan ere, "gobernu demokratiko guztiek izan dute elkarrizketa zuzenik edo zeharkakorik ETArekin hiltzen zuen bitartean. Beraz, zergatik ez da posible orain, 2014an, ETAk borondatea agertu badu?".

Moody's kalifikazio-agentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren kalifikazioa handitu du zerga-araubidea dela-eta, beste batzuen artean. Lehendakariak azaldu duenez, fiskalitatearen kudeaketa "Espainiako Konstituzioan jasotako eta babestutako eskubide historikoetan oinarritzen" da. Eredu hori, gainera, zerga-bilketaren, kudeaketaren eta Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen dituen eskumenengatik kupo bat ordaindu beharraren "arriskuak hartzean" oinarritzen da.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EvaULlona
    2014.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En @La_SER: "¿Por qué con una voluntad manifestada de ETA de desandar un camino equivocado, no es posible el diálogo? http://

  • @MiguelAMakazaga
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari reclama un consenso entre gobierno vasco y español para conseguir un final ordenado de ETA http://t.co/Bz2X0HCEwo

  • @josebapdh
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En @La_SER: "¿Por qué con una voluntad manifestada de ETA de desandar un camino equivocado, no es posible el diálogo? http://

  • @Maite_Villama
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari reclama un consenso entre gobierno vasco y español para conseguir un... http://t.co/nBAUTh2csT

  • @mangelesky
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En @La_SER: "¿Por qué con una voluntad manifestada de ETA de desandar un camino equivocado, no es posible el diálogo? http://

  • 2014.eko otsailak 28

    que está muy bien dar todos los pasos necesarios para lograr alcanzarlo aunque bildu tampoco está muy dispuesto a terminar de una vez y dar en las narices al pp que seria genial porque al pp se le terminarían todas sus estratagemas y ya no se que podrían decir

  • @txirene
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En @La_SER: "¿Por qué con una voluntad manifestada de ETA de desandar un camino equivocado, no es posible el diálogo? http://

  • @KONGODIANTOTILA
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari reclama un consenso entre gobierno vasco y español para conseguir un final ordenado de ETA http://t.co/MZRQjNMWGk

  • @iurkullu
    2014.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    En @La_SER: "¿Por qué con una voluntad manifestada de ETA de desandar un camino equivocado, no es posible el diálogo? http://t.co/sactMhPenw

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)