
Segurtasun Sailak arduraz jokatzeari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat kaleratu du gogorarazteko 18 urtetik beherakoek ezin dutela joko-apusturik egin
"Adingabeak jokoz kanpo" lemapean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren bitartez, arduraz jokatzeari buruzko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatu du. Horren bidez gogorarazi nahi du 18 urtetik beherakoek ezin dutela jokoetan parte hartu, ez eta apusturik egin ere.
"Adingabeak jokoz kanpo" lemapean, Segurtasun Sailak publizitate-kanpaina bat kaleratu du; liburuxkak, kartelak eta irratirako iragarkiak egin ditu mezu argiak helarazteko. Lehenik eta behin, arduraz jokatzea eskatzeko, gogoraraziz adingabeek debekatuta dituztela ausazko jokoak, bai eta txanpon-makinak, makinak eta kirol-apustuak egiteko gailuak dituzten taberna eta ostalaritza-establezimenduetan sartzea ere, eta, bigarrenik, herritarrei, oro har, gogorarazteko jokoak mendetasuna sor dezakeela.
Sektorea tartean sartzearen garrantziaz jakitun, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak Euskadiko joko-lokal guztiei igorriko dizkie liburuxkak eta kartelak, ikusteko moduko tokiren batean jar ditzaten, adingabeei atzera eginarazteko.
Sei zigor-espediente 2013an
2013an, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak adingabeak jokoan aritzea baimendu zuten sei establezimenduri zigor-espediente bana izapidetu zien Hain zuzen ere, hiru joko-areto, bi ostalaritzako establezimendu eta bingo bat espedientatu zituen.
Espedienteak 1991eko azaroko Jokoaren Euskal Legeari jarraiki izapidetzen dira. Bertan dauden araututa adingabeen jokoa baimentzeagatiko zigorrak, kasurik larrienetan, 600.000 eurokoak izan daitezkeenak
-
2014-05-12
Comentario de Twitter:
Seguridad lanza una campaña de concienciación de juego responsable que recuerda que las personas menores de 18 a... http://t.co/lRM84YFRon -
2014-02-28
Comentario de Twitter:
Seguridad lanza una campaña de concienciación de juego responsable que recuerda que las personas menores de 18 a... http://t.co/n5Ui7ExdBy -
2014-02-28
Comentario de Twitter:
La Dirección de Juego y Espectáculos del Gobierno Vasco lanza una campaña de concienciación de juego responsable... http://t.co/oVlhHbAVAB