
Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostiako Inauteriak direla eta
Euskotrenek martxoaren 1ean (larunbatean) eta 2an (igandean), eguneko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Hendaia linean, 2014ko Donostiako Inauteriak direla eta.
Lasarte-Donostia-Hendaia linean larunbatetako ohiko zerbitzuari, martxoaren 1ean eta 2an, arratsaldean, Donostia-Oiartzun artean eguneko trenak gehituko zaizkio (noranzko bietan) 15 minutuz behin.
Zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:
MARTXOAK 1 ETA 2
HENDAIA NORANZKOA
IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA:
15:00, 15:30, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:00 eta 21:30ean. Gainera, 22:00 eta 22:30ean Oiartzuneraino.
IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA:
15:15, 15:45, 16:15, 16:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45, 21:15 eta 21:45ean. Gainera, 22:15 eta 22:45ean Oiartzuneraino.
IRTEERAK DONOSTIATIK OIARTZUNERA:
15:15etik 21:15era trenak 15 minuturik behin eta 21:15etik 22:45era trenak 30 minuturik behin.
MARTXOAK 1 ETA 2
DONOSTIA NORANZKOA
IRTEERAK HENDAIATIK LASARTERA:
15:03, 15:33, 16:03, 16:33, 17:03, 17:33, 18:03, 18:33, 19:03, 19:33, 20:03, 20:33, 21:03 eta 21:33an. Gainera, 22:03 eta 22:33an Amararaino.
IRTEERAK OIARTZUNETIK DONOSTIARA:
15:50etik 21:50era trenak 15 minuturik behin eta gainera 22:20, 22:37 eta 22:50ean.
Larunbateko gaueko trenak ohiko eskaintzaren arabera ibiliko dira, ordu birik behin Lasarte Oria-Hendaia artean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es