Berriak Segurtasuna
Eu

Beltrán de Herediak Euskalmet zerbitzuaren garrantzia nabarmendu du, eta esan du ez dagoela zalantzan

2014.eko otsailak 27

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak baieztatu duenez, Euskalmetek eskaintzen duen zerbitzua "beharrezkoa" da Eusko Jaurlaritzarentzat. Hitz horiekin erantzun dio etorkizuneko Estatuko Meteorologia Zerbitzuaren Legearen proposamenari. Lege horren arabera, Estatuko Meteorologia Agentzia (AEMET) izango da agintaritza bakarra. Beltrán de Herediaren aburuz, Euskalmet ez dago zalantzan, eta ziurtatu duenez, norbaitek zerbitzua zalantzan jartzen badu, "ez da euskal gizartearen segurtasunaz kezkatzen". Sailburuak azaldu duenez, "aldizkako eta fidagarritasun handiko" aurreikuspenei esker, zer gertatuko den jakin dezakegu, eguraldiaren ondorioak gutxitzeko neurriak hartu ahal izateko.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Radio Vitorian izan da gaur goizean. Adierazi duenez, datorren astelehenean Bilbon egingo den goi-bilera ekonomikorako Ertzaintzaren dispositiboa abian da. Azaldu duenez, "ezohiko ekitaldi bat da" eta "ezohiko erantzuna" behar du, herritarren segurtasuna bermatzeko. Bai segurtasuna, bai eta manifestaldia egingo duten pertsonen eskubidea ere.

ETAren amaierarekin lotutako azken gertakarietara etorrita, sailburuak "arduragabetzat" jo du Espainiako Gobernuko presidentearen jarrera, "Euskadin bizitzen ari garena ukatzeagatik". Segurtasun Saileko titularrak adierazi du Eusko Jaurlaritzak, lehendakariaren bitartez, "zintzotasunez, leialtasunez eta diskrezioz" lan egiten duela "euskal gizarteak hainbeste irrikatzen duena lortzeko, hots, bakea". Gehitu du "denek erantzukizunez lan egin" behar dugula kapitulu hau ixteko.

Azkenik, Arabako ahaldun nagusiak lurraldeko segurtasun ezari buruz esandakoari erantzunez, esan du segurtasuna "bermatuta" dagoela. Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzaren barruko Miñoien Sekzioak bermatzen dute, hain zuzen. Sailburuak emandako datuen arabera, 2013a 2012a baino seguruagoa izan da hiritar bakoitzeko agente kopuruari dagokionez. "Europako parametroetan gaude", eta 400 hiritarreko agente bat dugu. Baieztatu duenez, "akats bat eta arduragabekeria politiko bat da" segurtasun ezarekin lotutako "justifikaziorik gabeko alarma bat" sortzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Beltrán de Heredia subraya la importancia del Servicio de Euskalmet y niega que esté en cuestión http://t.co/eDZXxprKlL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)