Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren ostiralean Athletic Club – Granada C.F. taldeen norgehiagoka dela eta

2014.eko otsailak 26

Datorren ostiralean, otsailak 28, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, 20:30etan hasita Athletic eta Granada C.F. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, bi zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:01n eta 20:11n Pio Barojatik Ospitalerantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 22:21ean eta 22:27an ohiko zerbitzua indartzeko.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin,  Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau