Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Legea aldatuko du Euskadi aberastasun-iturri emankorragoko helburu lehiakorragoa izan dadin

2014.eko otsailak 26

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak gaur goizean aurkeztu du Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa 2020, Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetako garapen turistikoko politika gidatuko duena.  Tapiak baieztatu duenez, "aurrera egiten jarraitu behar dugu, lehiakorragoak izateko eta sektoreen produktibitatea eta eraginkortasuna bilatzeko; hartara, helmuga adimenduna" izateko. Hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak 1994ko Turismoaren Legea aldatzea planteatzen du, beste neurri zehatz batzuen artean.

Honako hauek izan dira sailburuarekin batera aurkezpenean: Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia, Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundietako ordezkariak. Gainera, sektorea hobetze aldera administrazioek batera lan egitearen garrantzia nabarmendu du sailburuak. Epalzak azaldu duenez, Planak berrikuntzako zeharkako estrategiak markatutako bost ardatz ditu: produktu eta merkatu estrategia, marka eta komunikaziokoa, enpresak indartzekoa eta turismo-gobernantzakoa.

Ardatz horietan hainbat gai biltzen dira, besteak beste: turismo-establezimenduen egoera erregularizatzeko beharra, horiek modernizatzeko laguntzak abiaraztea eta merkataritza-ordutegiei eta jaiegunei buruzko araudiari eusteko apustua. Azken gai horren harira, sailburuordeak adierazi du "araudi horrek ahalbidetzen duen malgutasunari" buruzko hausnarketa beharrezkoa dela, sektoreak egokitzat jotako irekierekin, "bisitatzen gaituzten pertsonei erantzute aldera".

Plan honek Alemaniari, Erresuma Batuari eta Frantziari begiratzen die; izan ere, aurkezpenean azaldu duenez, "128 milioi pertsona gurearen antzeko inguruetara mugituko dira". Hortaz, nazioarteko bidaiarien kopurua handitzea proposatzen da, Euskadin gehien kontsumitzen dutenak baitira. Nolanahi ere, Estatuko merkatuari dagokionez, hori eustea da helburua, bereziki nabarmenduz Bartzelonatik eta Madrildik datozen turistak. Turismo-datuei dagokienez, bisitarien % 60 Estatu espainoletik datoz, eta % 40 nazioartetik.

(Informazio zehatzagoa erantsitako dokumentuetan)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Arantza Tapia ha presentado el Plan Estratégico del Turismo Vasco 2020 ► http://t.co/VMjKjYSxyr #eusnet

  • @nmelg
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] Arantza Tapia ha presentado el Plan Estratégico del Turismo Vasco 2020 ► http://t.co/VMjKjYSxyr #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gabino Martinez de Arenaza, Blanca Lacunza, Mercedes Rodriguez