Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren ostegun arratsaldean zehar Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du

2014.eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren ostegun arratsaldean zehar Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du 15:30ak eta 16:30ak bitartean, hain zuzen ere. Aldaketa hori eskola-ikasleen kalejira dela eta izango da, 2014ko Inauterien ospakizunaren barruan.

Osteguneko, otsailaren 27ko, 15:30ak eta 16:30ak bitartean, Eibarko erdigunea oinezkoentzako bakarrik egongo da, hori dela eta Mallabia – Ondarroa eta Ermua – Azpeitia lineako Euskotreneko autobusak Eibartik Ondarroara eta Ermura ibiliko dira ondoren adierazten den bezala:

Behin Untzagako geldialdia bukatuta, taxien geralekuen aurrean, saihesbidera sartuko da Azitaineraino, Estazio kaletik sartu gabe. Hori dela eta, geldialdia Iparragirreko errepide berriaren ondoan burutuko da, Ondarroarantz jarraituz, eta biribilgune bertan bira eginez.

Bidebarrietako geralekua kendu egingo da eta Azitaingo geralekua kokapen berrira eramango da.

Mallabira eta Ermura doazen zirkulazioen kasuan, ohiko ibilbidea burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko