Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiru lege eramango ditu Konstituzio Auzitegira, tartean LOMCE

2014.eko otsailak 25

Gobernu Kontseiluak gaur astearteko bileran erabaki duenez, Eusko Jaurlaritzak helegite bana jarriko du Konstituzio Auzitegian LOMCEren, Merkatu Batasuna Bermatzeko Legearen eta Ingurumen Ebaluazio Legearen aurka konstituzioaren kontrakoak direla argudiatuz. Erabakia legeok, hurrenez hurren, hezkuntzako, ekonomiako eta hezkuntzako «euskal eskumenak inbaditzen» dituztelako hartu du.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak komunikabideen aurrean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak LOMCEren 19 artikuluren aurkako helegitea jarriko du «eskumenen arloan izandako esku hartzea» eta «hezkuntzaren oinarrizko eskubide galera» direla eta.  Zehatz-mehatz irakasgaien edukietan, ikaskuntzaren ebaluazioan, Lanbide Heziketara sarbidean eta Eskola Kontseiluari emandako pisuan jarri du arreta Uriartek.  Sailburuak azaldu duenez, LOMCE legea bete beharra izango duten arren, «jadanik ez dago berau hurrengo ikasturterako indarrean jartzeko astirik».

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Ebaluazio Legearen eta Merkatu Batasuna Bermatzeko Legearen aurkako helegiteak ere jarriko ditu Auzitegi Konstituzionalean. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, lehenengoa zehatzegia da, eta, ondorioz, «ingurumen eta ekologia arloko euskal tarte arautzailea agortzen du». Merkatu Batasuna Bermatzeko Legeari dagokionez, Erkorekak bateratzea ez dela berdintzea gogoratu eta Espainiako Gobernuaren eskumen inbasioa salatu du. Eusko Jaurlaritzaren ustez, lege horrek arlo ekonomikoan «babesgabetasuna» sortzen du eta enpresen deslokalizazioa ere ekar dezake.

ETAk iragan ostiralean egindako iragarpena ere hizpide izan du Erkorekak, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen eginkizuna aztertuz. ETAren iragarpenari dagokionean, Eusko Jaurlaritzak auzia «kuantitatiboa baino kualitatiboa» dela uste du. Izan ere, Erkorekak nabarmendu duenez, ETA desarmea estatu frantses eta espainiarrekin egin beharreko negoziazio baten mende jartzetik, unilateralki eta baldintzarik gabe onartzera igaro da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ETAri «lehenbailehen» desarmatzea eta «azkenera arte» urratsak ematea eskatu dio, hau da, behin betiko disolbatu eta egindako min bidegabea aitortzea.

Erkorekak azaldu duenez, Urkullu lehendakaria egiaztatzaileei sostengua emateko Madrilen izan baldin bada asteburuan, munduan izandako antzeko bake prozesuetan «aurrekaririk ez duen esku hartze judiziala» jasan behar izan dutelako izan da.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak lanean jarraituko duen esperantza duela nabarmendu du bozeramaileak. Hori bai, Erkorekak azpimarratu duenez, bake prozesuak «erakundeen konpromisoa» beharrezkoa du aurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.02.25)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txabio
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco llevará tres leyes al Tribunal Constitucional, entre ellas la LOMCE http://t.co/Zc0XTHbM5v

  • @Joseba_Cano
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: El Gobierno Vasco llevará va al constitucional la Ley de EIA por invasión competencial http://t.co/xZSrR9Ds06 @Sofia_G_Arana @…

  • @MBegoaVallejo
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: El Gobierno Vasco llevará va al constitucional la Ley de EIA por invasión competencial http://t.co/xZSrR9Ds06 @Sofia_G_Arana @…

  • @Ekoiure
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco llevará va al constitucional la Ley de EIA por invasión competencial http://t.co/xZSrR9Ds06 @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano

  • @HETELFP
    2014.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco llevará tres leyes al Tribunal Constitucional, entre ellas la LOMCE http://t.co/FfPGZHzfQf

  • @pnvbarakaldo
    2014.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco llevará tres leyes al Tribunal Constitucional, entre ellas la LOMCE http://t.co/hmp5wCxTCQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)