Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak "X.urteurrena:datuak babesteko Euskadl Bulegoaren Iragana, Oraina eta Etorkizuna" jardunaldian parte hartu du

2014.eko otsailak 24

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazioko sailburu Josu Erkorekak "Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren iragana, oraina eta etorkizuna" izeneko X. urteurreneko jardunaldia itxi du gaur goizean. Jardunaldi honetan, Erkorekak datu pertsonalen babesak duen garrantzia azpimarratu du eta oinarrizko eskubide bat dela gogorarazi du. Sailburuak azaldu duenez, gizarteak informazio publikoa eskuratzeko eskubidea du, baina eskubide hau orekan mantendu behar da datu pertsonalak babestekoarekin. Horrela, Erkorekak ziurtatu du Jaurlaritza prestatzen ari den Administrazio Publikoaren Lege Proiektuak printzipio hauek barneratuta dituela.

Jardunaldi honetan, aipatutako agentzia horren 2014ko DBEB Sariak ere banatu ditu.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EVALOPEZT
    2014.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOT] @jerkoreka participa en "X aniversario: Pasado, presente y futuro de la Agencia Vasca de Protección de Datos" ► http://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)