Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko

2014.eko otsailak 24

Izena emateko epea martxoaren 13an bukatuko da, goizeko 11tan

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Kontseilu Errektoreak akordio bat onartu du Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa bat sortzeko hautatze-prozesu bat, lehen aldiz, deitzeko, aipatutako kidegoan aldi baterako zerbitzua ematearren. Aipatutako akordioa gaur goizean aurkeztu du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenarekin eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziarekin batera.

Oposizio-sistemaren bidezko hautaketaren osagarri prestakuntza-ikastaro bat egin beharko da. Era horretan Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen plazak, behin-behineko erregimenean, betetzeko toki-esparruan dauden arazo larriei erantzuten saiatuko dira. Arazo horiek urtaroen arabera areagotzen dira, edota egoera jakin batzuen aurrean; horrelakoetan behin-behineko agenteak izendatu behar dira aginduta dituzten eginkizunak gara ditzaten.

Udalerrien beharra ikusita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak udaletara jo du haien beharren berri jasotzeko eta udaltzainen poltsa bat sortzea proposatzeko. Aipatutako poltsara jotzeko lankidetzako esparru-hitzarmen bat sinatzeko interesa agertu dutenentzat izango da poltsa hori.

Udalerrien bitarteko teknikorik eza dela-eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia arduratuko da deialdiaz, hautaketaz zein prestakuntzaz, eta lan-poltsaren ondorengo kudeaketaz, berriz, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza arduratuko da; aipatutako poltsa, bestalde, behar beste araututa egongo da.

Ekimen horri esker lan-poltsako kideak modu azkar eta eraginkor batez izendatu ahal izango dituzte udalek, pertsona horiek eginkizun horiek garatzeko aldez aurretik hautatuta, prestatuta eta gaituta egongo baitira.

Aurten bitarteko 80 udaltzain trebatuko dira gutxienez

Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat toki-korporazioen esku aurtengo bigarren hiruhilekoaren amaierarako jartzea da asmoa, aipatutako kidegoetan dauden premiazko zerbitzu-beharrak, aldi baterako bada ere, estali ahal izateko. Lehen 40 udaltzainak ekainerako egongo dira prestatuta, eta gainerako 40ak urtean zehar, irailetik aurrera.

Hala, bihar asteartean, otsailak 25, deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, interesa duten pertsonek izena emateko aukera izango dute, 2014ko martxoaren 13 ostegun goizeko 11:00ak arte, PLEAren www.arkauteakademia.net webgunean.

Hartarako osatutako epaimahaiak erabakiko ditu ondoren proba bakoitza egiteko eguna, ordua eta tokia. Azken horiek behar bezala iragarriko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean, gutxienez 72 ordu lehenagotik. Halere, oposizioa martxoaren 29an hastea aurreikusita dago.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautatutako lagunak deituko ditu, lehentasun-hurrenkerari jarraituta, maiatzean prestakuntza-ikastaro bat egiteko. Ikastaro hori nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da. Ikastaroa amaituta, prestakuntza hori egiten duten pertsonek ebaluazio bat gainditu beharko dute eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko, eta gai edo ezgai kalifikazioa emango zaie.

Doako telefono honetara deitzeko aukera dago: 900 840 088, astelehenetik ostegunerako ordutegian, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2014.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat... http://t.co/X

  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat... http://t.co/XS6TXDp6Yb

  • @LPOMINTEGIA
    2014.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat… http:…

  • @GizBermeo
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa sortuko da aldi baterako zerbitzua emoteko. Epea: 2014/03/13. INFO + http://t.co/Pubfx0z3xk

  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Seguridad convoca un proceso de selección y formación para la creación de una bolsa de agentes interinos de... http://t.co/MuYunlGCQI

  • @lanbideejgv
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat… http:…

  • @lanbideejgv
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Seguridad convoca un proceso de selección y formación para la creación de una bolsa de agentes interinos de… http:/…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)