Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebizitza Babestuen Ikuskaritzak mila kasu irregular inguru topatu zituen 2013an bisitatutako 5.000 BOE-ta

2014.eko otsailak 21

2013an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Babestuen Ikuskaritzaren lanak 943 egoera irregular hautemateko balio zuen. Horien ondorioz 21 zigor ezarri ziren, gehienbat etxebizitza okupatzeko betebeharra ez gauzatzeagatik.


Babes publikoko etxebizitza baten jabeak saihestu ezineko baldintza bat bete behar du: giltzak jaso ondoren, hiru hilabeteko epea du etxebizitzan bizitzen jartzeko. Hala ere, betebehar hori ez gauzatzea izan ohi da Etxebizitza Babestuen Ikuskaritza-zerbitzuak zigorra ezartzeko arrazoi nagusia.

2013an, 12 zigor eragin zituen egoera horrek, 6 ez-egote jarraituak eta harremanetan jartzeko ezintasunak eta 3 baimenik gabe etxebizitza alokatzeak. Horrenbestez, 2009an Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuen sarbidean iruzurra ekiditeko sortutako organoaren zigor-arrazoi nagusia izan zen (21etik 12) berriz ere.

Isuna ezarri arte, Ikuskaritzak 4.670 etxebizitza bisitatu eta 943 kasu irregular hauteman zituen, gehienak gerora konpondu zirenak. Iaz ezarritako 21 zigorren guztizko zenbatekoa 49.656 eurokoa izan zen; hau da, batez bestean, 2.364 euro zigor-izapideko.

Covadonga Solaguren Etxebizitza sailburuaren iritzian, Ikuskaritza etxebizitza babestuek eraiki zireneko funtzio soziala egiaz betetzen duten zaintzeaz arduratzen da. «Dirua biltzea ez, disuasioa da helburua, are didaktikoa izatea ere, bere jardueraren bidez herritarrak BOEn funtzioaz jabetzen direlako, eta iruzurrezko jokabideei uko egiten dietelako», nabarmendu du.

Ikuskaritza funtzioa, batez ere, landa-lan intentsiboan datza; etxebizitzak bisitatzea eta bizilagunak kontrolatzea, hainbat medio erabilita, bai aurrez aurrekoak, bai telefono-deiak, auzokoei kontsultatzea barne. Informazio horren eta egindako izapideetatik eratorritakoaren bidez (ur- eta argi-kontsumoak, errolda-datuak, etab.), Ikuskaritza-akta osatzen da, ikuskatzaileak kasua sailkatzeko: jabea arau-hausteren baten susmagarria den edo dena ondo dagoelako amaitutzat jo behar den.

Martxan jarri zenetik, Ikuskaritza-zerbitzuak 83.418 bisitaldi egin ditu 63.015 etxebizitzetara; hau da, autonomia erkidegoko sustapen publikoko etxebizitza-parkearen % 90. Egindako ikuskaritza guztietatik 83.153 ofizioz kudeatu dira.

Gainerakoak, hirugarrenek salatuta. Bisitaldi horien ondorioz, 10.257 kasu irregular hauteman ziren, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zerbitzu juridikoen esku utzi zirenak, zegokien zigor-txostena ireki zezaten. Hain zuzen ere, 953 txosten zigortu ziren; hasieran irregular gisa hautemandakoetatik % 9,3 eta bisitatutako etxebizitza guztietatik % 1,51. Zigorrak, guztira, 2,21 milioi eurokoak izango dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HeliadesGE
    2014.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Inspección de Vivienda Protegida detectó cerca de un millar de casos irregulares en las 5.000 VPO que… http://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)