Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Enrique Casas eta Fernando Buesaren omenez egindako ekitaldian izan da

2014-02-21

Iñigo Urkullu lehendakaria Legebiltzarrak antolatutako Enrique Casas eta Fernando Buesaren oroimenez antolatutako ekitaldian izan da gaur goizean. Osoko Bilkurari hasiera eman baino lehenago, legebiltzarkide guztiek bost minutuko isilaldia egin dute. Isilaldia Comandos Autónomos Anticapitalistas taldeak 1984ko otsailaren 23an Casas erail izana gogoratzeko eta ETAK 2000. urteko otsailaren 22an  eztanda-ibilgailu batez Buesa hiltzea oroitzeko.

Legebiltzarrak aurrerantzean egingo duen ekimenaren lehen ekitaldia da hau, hau da, ekintza terroristetan hil diren legebiltzarkideak oroitzearena. Biktimak beren heriotza datatik hurbilen dauden Osoko Bilkuretan oroituko dituzte. Besteak beste, Enrique Casas, Fernando Buesa, 1984ko azaroaren 20an GALen eskuetan hildako Santiago Brouard eta ETAk 1995eko urtarrilaren 23an tiroka hil zuen Gregorio Ordoñezi egingo zaie omenaldia.

2 iruzkin
  • @agoteuga
    2014-02-21

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: 9:15am Homenaje a Enrique Casas y Fernando Buesa antes de comenzar el Pleno de Control en Gasteiz. @Irekia http://t.co/eeK6

  • @jerkoreka
    2014-02-21

    Comentario de Twitter:
    9:15am Homenaje a Enrique Casas y Fernando Buesa antes de comenzar el Pleno de Control en Gasteiz. @Irekia http://t.co/eeK6Aep0Dh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)