Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Logistika Intermodalaren Foroaren inagurazioa

2010.eko maiatzak 05

Garraio guztien kudeaketa bateratzen duen plataforma intermodala Jundizen kokatuko da

Azpiegitura hau "industria eta jarduera logistikoen lokalizazio-faktore izango da, eta, beraz, industria sustatzen eta aberastasuna sortzen lagunduko duela" dio Arriolak.

Eusko Jaurlaritzak Arabako garraio guztien kudeaketa bateratzen duen plataforma intermodala sustatuko duela adierazi du gaur Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri-Lan eta Garrai sailburuak. Proiektu hau Jundizen kokatuko da eta "Arabako lurraldeak Europako ardatzak eskaintzen dituen aukera guztiak aporbetxatuko ditu".

"Logistika Intermodalaren Foroa" ekitaldia Arabako Merkataritza Ganberan izan da eta inagurazioan, sailburuaz gain, Gregorio Rojo, Ganberako lehendakaria eta Jose Ramon de la Fuente, Bilboko Portu Agintaritzaren lehendakaria egon dira.
Jundizek Forondako aireportuaren negozio-aukerak aprobetxatu, eta hobetu egingo ditu.

Jundiz, Euskal Yaren hego aldeko muturretik gertu dagoenez, beste bi muturretan dauden Bilboko eta Pasaiako portu-etarako lotura egokia eskainiko du. Horixe da hain zuzen ere, banaketa eta kudeaketa intermodalaren gune hori sendotzeak duen abantaila estrategikoetako bat.

Jundizen egingo den proiektu hau, guztira, 120 milioi euroko inbertsioa suposatuko du.

Azpiegitura hau industria eta jarduera logistikoen lokalizazio-faktore izango da, eta, beraz, industria sustatzen eta aberastasuna sortzen lagunduko du. Proiektu handi baten aurrean gaude, gaur egun Europan eraikitzen ari diren terminal aurreratuenen antzeko maila operatiboa izango duen proiektu handi baten aurrean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola