Berriak
Eu

Garapenerako Estrategiei buruzko IX. Jardunaldietan, emakumeek ondasun naturalen erabilera jasangarrian betetzen duten funtzioa aztertuko da

2014.eko otsailak 20

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak Garapenerako Estrategia Positiboei buruzko IX. Jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldi horien xedea emakumeek baliabide naturalen kudeaketari eta defentsari dagokienez betetzen duten funtzioaren inguruko hausnarketa egitea da.

Garapenerako Estrategiei buruzko IX. Jardunaldiak atzo (asteazkena) hasi ziren eta gaur bukatuko dira, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Jardunaldietan, emakumeen borrokaren arloko nazioarteko adituak eta erreferentziazko elkarteak parte hartzen ari dira, hala Erdialdeko Amerikakoak nola Hego Amerikakoak. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortegak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak Saileko zinegotzi-ordezkari Oihane Agirregoitiak azaldu duten bezala, Latinoamerikako eta Euskadiko emakumeen esperientziak partekatzea eta elkartzea da topagune horren eginkizuna. Hain zuzen ere, aurten, nazioarteko lankidetzaren eta elkarte feministen inguruko gizarte-sarea ikuspegi ekologikotik ere uztartu nahi izan da, eta horretarako, baserritarren lekukotzak bilatu dira. Herrialde batzuetako kudeaketa eta jokabidea besteekin alderatzeko modu bat izan da.

Azken helburua hauxe da: Euskadin nazioarteko lankidetzako proiektuak hobetu ahal izateko eta Latinoamerikako herrialdeetan berdintasuneranzko pausoak emateko lekukotzak jasotzea.

Jardunaldi hauek 2005ean egin ziren lehenengo aldiz, emakumeek hainbat herrialdetan egiten duten lana agerian utzi eta zein ondorio dituzten ikusteko asmoz. Ondasun naturalak eskuratzerik ez izateak bete-betean eragin diezaiekeela azaleratu nahi da. Elkarte horiek garapen-eredu jasangarri eta berdintasunezko bat defendatzen dute; giza eskubideak eta emakumeen partaidetza bermatuz, ekonomia eta natura bateratuko dituen eredu bat.

(Erantsitako dokumentuan, hizlarien informazio gehiago dago)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)