Berriak Segurtasuna

Erabakia, Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresak Muskizen (Bizkaia) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzeko dena. (2014-02-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko otsailak 18

LABURPENA

ONARTU DA MUSKIZEKO (BIZKAIA) PETROLEOS DEL NORTE, SA, (PETRONOR) ENPRESAREN KANPO LARRIALDIETARAKO PLANA

Gobernu-kontseiluak onartu du Muskizeko (Bizkaia) Petróleos del Norte, SA, (Petronor) enpresaren kanpo-larrialdietarako plana.

Plana, egiatan, 2005ean onartu zenetik gaur arte indarrean egondako Larrialdietarako Planaren eguneraketa baizik ez da.

Planak, indarreko legediaren jakinarazpen berrienekin eguneratuta, erakundeek eta zerbitzuek balizko istripu baten kalteek Petronorren instalazioen perimetroa gaindituz gero jarraitu beharreko jokabide-prozedurak zehazten ditu.

Aurreikusitako istripu-egoerak aurreko Planean jasotakoen antzekoak dira, baina enpresaren instalazio berriei buruzko dokumentuak eguneratuta.

Gobernu-kontseiluaren onarpena da Plana indarrean sartu aurreko azken fasea. Aurrez, jendaurreko informazioaren prozedura bete da, Babes Zibileko Euskal Batzordeak informazioa emanda eta Babes Zibileko Estatuko Batzordeak homologatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau