Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Segurtasuna
qrcode

Erabakia, 2014. urteko funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei diru-laguntza ematekoa. (2014-02-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-02-18

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ALDERDI POLITIKOENTZAT OHIKO URTEROKO DIRU-LAGUNTZA ONARTU DU: LEGEALDI HONETAN DIRU KOPURUA %20 MURRIZTU DA

Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoen ekarpenetan %15eko murrizketa berri bat aurreikusten du

Gobernu-kontseiluak gaurko bileran onartu du Segurtasun Sailak aurkeztutako alderdi politikoei 2014ean emango zaizkien diru-laguntzen banaketa ezartzeko akordio-proposamena. Aurrekontu-sailak, alderdien funtzionamendu arrunteko gastuetan laguntzeko xedea duena, iazko zenbateko bera izango du; hori bai, azken lau ekitaldietan % 28 murriztu da, 2011n 6.300.000 eurokoa izatetik aurten 4.536.000 eurokoa izatera igaro denez.

2014ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidearen Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 euroko aurrekontu-saila zehazten du, alderdi politikoen funtzionamendu arruntaren ondoriozko gastuak diruz laguntzera bideratuta egongo dena. Iaz, 2013, esleitutako kopuru bera da, baina aintzatetsitako epea luzatuz, azken lau urteetan murriztu egin dela ohartuko gara; 2011n 6.300.000 eurokoa izatetik aurten 4.536.000 eurokoa izatera igaro da. Jaitsiera handiena iaz gertatu zen, % 20 murriztu baitzen.

Aurtengo aurrekontu-saila Alderdi Politikoen Finantzaziorako Legearen arabera banatuko du Eusko Jaurlaritzak. Alderdi bakoitzak dagokiona jasoko du, Euskadiko Hauteskunde Batzordeak onetsitako 2012ko urriaren 21eko hautes-emaitzei jarraiki.

Ekitaldi honetan, diru-laguntzak honela banatuko dira:

EAJ-PNV 1.694.584,09 €
EH-BILDU 1.254.215,24 €
PSE-EE (PSOE) 958.755,89 €
PP 591.982,95 €
UPyD 36.461,83 €

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Lege-aurreproiektua

Aldi berean, Jaurlaritza lanean ari da Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Lege-aurreproiektuan. Honen bitartez, alderdi politikoen diru-laguntzetan %15eko murrizketa berri bat egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan