Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du, hartzekodun prozesuan, Fagor-en ahalik eta jarduera eta enplegu gehien mantendu ahal izateko

2014-02-15

Arantza Tapia: “MCko erabakia errespetagarria da bideragarritasunaren arabera, egoki kontrastatua izan delako”

Fagor Etxetresnen konfort atalaren Bideragarritasun Planari Mondragon Taldeak adierazitako ezetza dela eta, Eusko Jaurlaritzak errespetuz ulertu du kontutan hartuta nahikoa eta egoki kontrastatu den erabakia izan delako, eta erabaki honi zor zaion erantzukizun osoarekin jokatu duelako.

Mondragon Taldeak aukera hau landu du eta jakin badakigu azken erabakia bideragarritasun arrazoien arabera hartu duela”. Hala esa du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak.

Honekin, baztertu egin da arazoaren zati bat kontutan hatzen zuen aukera, eta “hemendik aurrera lanean jarraituko dugu, hartzekodunen prozesuaren testuinguruan, Fagor Etxetresnen arazo orokorrari erantzuteko. Ahalik eta jarduera eta enplegu gehien mantentzen saiatuko gara kontutan hartuta guztira 1.900 inguru lanpostuaz ari garela”.

Bideragarritasun eta erantzukizun arrazoiak nagusitu egin behar dira maila honetako erabakiak hartzerakoan, epe laburreko itxaropen faltsuak saihestuz. Horregatik, Jaurlaritzak hartzekodunen prozesuan jarriko ditu indar guztiak, beti ere Fagor Etxetresnen osotasunari ahalik eta irtenbide onena eman ahal izateko.

Gogora ekarri du Tapiak, badirela tokiko agenteen esku ez dauden faktore oso garrantzitsuak, besteak beste, hartzekodunen adminstrarien esku, ager daitezkeen inbertsorenean, marka eta patenteen kudeatzailenean, etab.

Horrela, irtenbiderik onena epe luzerako ahalik eta enplegu gehien mantentzera lagunduko duena izango da, beti ere jarduera eta enplegua bere osotasunean kontutan izanda. Jaurlaritza, horretan dabil, jarrera proaktiboan eta lankidetzarako prest, erakundeekin batera, hartzekodunen administratzaileekin eta baita Mondragon Taldearekin ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)