Berriak Lehendakaritza
Eu

ETAren amaiera ordenatua lortzeko batera lan egitea eskatu die lehendakariak joera politiko guztietako taldeei

2014.eko otsailak 17

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, Bakea eta Bizikidetza sendotzeko prozesuan, ezinbestekoak dira Ezker Abertzalearen, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren esfortzuak. Urkulluk azaldu duenez, ETAren «amaiera ordenatu, egiaztagarri eta kontrolagarria» izateko planteamenduak biltzen ditu prozesu honek, baita «armen erabilera uztea eta haiek entregatzea»  –«entregatzeko keinua»– ere, eta, hori guztia «sorrarazitako kalte eta min bidegabeak aitortuta». Urrats horiek guztiak «bakea eta bizikidetza» lortzeko prozesu batean biltzen dira, baina hori eraikitzeko «joera politiko guztien lana da beharrezkoa», haren hitzetan.

Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy programan eginiko elkarrizketan ETAren desarmea «ezinbesteko urratsa» dela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Desarmera iristeko nolabaiteko estaldura edo babesa behar izanez gero, «porrot egin duen seinale», lehendakariak «begi onez ikusiko du edozein eragilek emandako babesa». Elkarrizketan zehar lehendakariak «Nanclares bidearen» (Zaballa) alde egin du; alegia, egindako mina aitortzen eta gizarteratzeko nahia azaltzen duen bidearen aldekoa. Espainiako Gobernuak bultza egin beharko luke bide hori. Eta, ildo horretatik, positibotzat jo du  «presoen aldetik ekimen indibidualak ahalbidetzen» dituen espetxe-legeria onartzeko ETAko preso talde batek eman duen urratsa.

Bestalde, terrorismoaren biktimak politikoki erabiltzea salatu du Urkulluk, eta hainbat talderen jarrerak kezka eta tristura eragiten diotela adierazi du, haientzat ez legeak ez justiziak ez baitute baliorik, ezta gauzaturiko erreparazio edo ordain ahalegin guztiek ere.

Arlo ekonomikoari dagokionez, Euskadi atzeralditik atera dela baieztatu du lehendakariak, baina erantsi du urte gogorra izango dela hau, egoera ekonomikoa oraindik ere «zaila» baita. Ekonomia suspertzea, gizarte-zerbitzuei eustea eta enplegua sortzea dira «Jaurlaritzaren esfortzu nagusiak, gaur egun». Urkulluk adierazi duenez, «ahalegin handiak» eskatuko ditu egoerak, eta hitz batzuk zuzendu dizkie enpresa-elkarteei eta sindikatuei, beren arteko liskarrak alde batera utzi eta guztiek «ildo berean» lan egin dezaten. Ildo horretatik abiatuta bizitza ekonomiko eta sozialari buruz, langileen eta enpresarien arteko harremanari buruz eta enpresaren bilakaerari buruz eztabaidatzeko parada emango dien foroa sortu ahalko dute.

Azkenik,  Eskozia Europar Batasunean herrialde independente gisa sartzeko «zailtasunari» buruz  Europako Batzordeko presidente Durao Barrosok esandakoaz hitz egin du lehendakariak. Urkulluk ez du ulertzen zergatik jarri duen zalantzan Erresuma Batuko bi gobernuk harturiko erabakia. Barrosoren hitzak  Eskoziarentzat «eredu txar bat» direla esan du, kontsulta bi gobernuren arteko ituna izango baita. Izan ere, Urkullu joera politiko desberdinen arteko akordioaren alde dago, erakundeek islatu eta gizarteak berretsi beharreko akordio bat.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @victorturienzo
    2014.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @alejuxva
    2014.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @mangelesky
    2014.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @anetamayometais
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @jaionearratibel
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari emplaza a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para... http://t.co/BeiaZn8a4T

  • @AitziberD
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Audio y video de la entrevista con el lehendakari @iurkullu en @ondavasca
    http://t.co/t4EH4tueSY

  • @Laura_AlonsoC
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/b8VKE6FGWR

  • @J7Salva
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @ondavasca: Egun on. Aquí os servimos el video de la entrevista de Xabier Lapitz al Lehendakari Iñigo Urkullu... http://t.co/GJSf2rLiw8

  • @javicanento
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @jontxuibarrondo
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @ondavasca: Egun on. Aquí os servimos el video de la entrevista de Xabier Lapitz al Lehendakari Iñigo Urkullu... http://t.co/GJSf2rLiw8

  • @ondavasca
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Egun on. Aquí os servimos el video de la entrevista de Xabier Lapitz al Lehendakari Iñigo Urkullu... http://t.co/GJSf2rLiw8

  • @Zuzen46
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @robaldu
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @glaciarblue
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

  • @iurkullu
    2014.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    Emplazamos a todas las sensibilidades políticas a trabajar juntas para lograr un final ordenado de ETA http://t.co/4PyDwHCzK5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)