Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

14.695 etxebizitza zaharberritu ziren Eusko Jaurlaritzaren laguntzei esker

2014.eko otsailak 14

Eusko Jaurlaritzak eraikinen zaharberritzea sustatzearren eskaintzen dituen laguntza ekonomikoek 14.695 etxebizitzetan halako lanak egiten lagundu zuten.

 

14.695 etxe- eta lokal-jabek eman zuten izena 2013an Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak higiezinak zaharberritzeko dituen bi laguntza-lerroetan. Eusko Jaurlaritzaren «2013-2016 aldirako Renove Planaren» helburu nagusiak hauexek dira: etxebizitza eta eraikinetako energia-eraginkortasuna areagotzea, irisgarritasun baldintzak hobetzea, gizarte-kohesioa indartzea eta enplegua sortzeko pizgarriak ematea. Renove Planari esker EAEko 52.000 etxebizitza birgaitu ahalko dira aldi horretan.

Lehen laguntza-lerroak 1980a baino lehenagoko partikularren eta bizilagun-erkidegoen etxebizitzetan birgaitze-lanak egiten laguntzea du helburu, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko. Lerro honetako gehieneko laguntza 15.000 eurokoa da, etxebizitza bakoitzeko. Gehien bat babesten diren interbentzioak dira eskailera, balkoiak, hegalkinak eta erlaitzak sendotzea, etxaurreak konpontzea, igogailuak ipintzea eta etxe-barruak berritzea.

Halaber eraikinaren bilgarri termikoa ukitzea dakarren etxebizitza-berritze lanak. Eraikinak zein etxebizitzak zaharberritzeko laguntza-programara bildutako 13.409 etxebizitzetatik, 7.989 Bizkaikoak ziren, 3.676 Gipuzkoakoak eta 1.744 Arabakoak. Badira beren lokala bizileku bihurtzeko lanak egin dituzten beste 596 jabe ere.

Laguntzak, oro har, 14,5 milioi eurokoak izan dira. «2013-2016 aldirako Renove Planaren» beste programa batek –ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzeko laguntzenak, hain zuzen– 6 milioi euro banatu zituen 690 proiekturen artean, batez ere eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuz egindakoak.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JavierIAcPa
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Javier Ignacio Acosta Paino Gobierno Vasco Irekia :: Las ayudas del Gobierno va… http://t.co/boTX4c7DrT, see more http://t.co/82chTe17AV

  • @paulaserranoark
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @FuturEnergy_: RT @INGURUBIDE: Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/anTCP0SKMf

  • @fuenteincera
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @INGURUBIDE: Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/phIPYzAupd

  • @grupobudita
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/7nszoDgZVV

  • @JavierIAcPa
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @INGURUBIDE: Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/phIPYzAupd

  • @FuturEnergy_
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @INGURUBIDE: Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/anTCP0SKMf

  • @cercae
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @INGURUBIDE: Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/phIPYzAupd

  • @INGURUBIDE
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/phIPYzAupd

  • @Spara_scoopp
    2014.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas del Gobierno vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas http://t.co/j7Y0JtyENV

  • @MoniEquo
    2014.eko otsailak 23
  • @JGorbena
    2014.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas del #Gobierno_Vasco facilitaron la rehabilitación de 14.695 viviendas en 2013. #Plan_Renove 2013-2016. http://t.co/GlHmy91Zr7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)