Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Donostiako udalarekin akordio batera iritsi ondoren, Eusko Jaurlaritzak bi lursail erosiko ditu Txominen, babes ofizialeko 262 etxebizitza eraikitzeko

2014.eko otsailak 13

Gaur bildu dira, Donostiako Udalean, Etxebizitza sailburuorde Maria Covadonga Solaguren eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Txominen garapena aurreratzea ahalbidetuko duen akordioa berresteko. Akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak bi lursail erosiko ditu, lurzoru urbanizagarri kontzeptuan 8.500.000 €-ko balioa izango dutenak, BEZ kanpo. Lursail horietan Babes Ofizialeko 262 etxebizitza eraikiko dira. Akordioak aurrerapen nabarmena ekarriko du Txomin auzo berriaren sorrerarako, eta bi erakundeek batera eginiko lanaren emaitza da.

Akordioan jasotako 262 etxebizitzak honela gauzatuko dira: BOEko 116 etxebizitza egingo dira, indarrean dagoen Plan Bereziaren “a.300.1” lursailean; sestra gaineko bizitegi eraikigarritasuna 9.900,00 m2 (t)-koa izango da, gune komertziala 728,00 m2(t)-koa, eta garajeak eta/edo trastelekuak egiteko 7.131,00 m2(t) izango dira, sestra azpian. Bestalde, BOEko 146 etxebizitza egingo dira, indarrean dagoen Plan Bereziaren “a.300.2” lursailean; sestra gaineko bizitegi eraikigarritasuna 12.450,00 m2(t)-koa izango da, gune komertziala 994,00 m2(t)-koa, eta garajeak eta/edo trastelekuak egiteko 9.852 m2(t) izango dira, sestra azpian.

Aurrerapen honen bidez, erakundeen artean beharrezkoa den lankidetza areagotzen da, eta Txomingo esku hartzeari bultzada bat ematen zaio. Bi alderdi ditu esku hartze honek. Alde batetik, premiazko jardueren beharrean dagoen eremuaren hirigintzako eraberritzea bultzatzea; horretarako, 950 etxebizitza eraikiko dira guztira, eta horietatik 106 erabiliko dira ostatua berriro emateko. Bestalde, uholdeak saihesteko lanetarako Txominen egin beharreko inbertsioa dugu. Horren harira, auzoaren kota 3,5 metro igoko da, eta oztopo hidraulikoak kenduko dira, hala nola zubia.

Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren arteko akordioa bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen batean jasoko da.

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek “hirirako proiektu estrategikoa dela” adierazi du, eta pozik agertu da “Donostiako beharrei aurre egiteko erakundeen arteko lankidetza eman delako”.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuorde Maria Covadonga Solagurenek, berriz, honako hau adierazi du: “jarduera hau jasota dago Etxebizitzak Birgaitzeko 2013-2016 aldirako Renova Planean, eta bi helburu ditu, batetik, babestutako etxebizitzak bultzatzea, eta, bestetik, Txomin Eneako hirigintzako eraberritzea bultzatzea”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiaPNV
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco compra dos parcelas que permitirán construir 262 viviendas VPO en Txomin-Enea http://t.co/xbykRydqAb @irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)