
Lehendakariak Sahararen ordezkaria Euskadin hartu du
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Sahararen ordezkaria den Mohamed Fadel Hay Enhamed-rekin batzartu da. Berarekin Euskadiko SEADen Lagunen Elkartearen presidente Jesus Garay ere etorri da.
Batzarrean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza eta Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendaria den paul Ortega izan dira.
Bilkura gaur goizean izan da Lehendakaritzan.






