Berriak Osasuna
Eu

Euskadi da liderra paziente kronikoen eta adin aurreratuko arreta integralean oinarritutako eta IKT-en bidezko antolaketa eredu berria garatzeko Europako Carewell Proiektuan

2014.eko otsailak 13

Osakidetzak eta Kronikgunek koordinatuko dute Europako 7 herrialdeko (Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Italia, Kroazia eta Polonia) hainbat erakundek parte hartzen duten Carewell proiektua. Proiektuaren xedea da antolaketa-eredu berri bat garatzea eta ezartzea, kostuetan eraginkorra izatean eta paziente ahul, kroniko eta adin aurreratukoen arreta integralean eta zaintza koordinatuan oinarrituta egongo dena eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiliko dituena.

Hain zuzen ere, Euskadin kronikotasunari, zahartzaroari eta mendekotasunari buruz gauzatzen ari diren lanak, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoetako bati dagokionak, Euskal Autonomia Erkidegoa esparru horretako Europako eskualde aitzindarien artean kokatu du, Europako proiektuaren lider bihurraraziz. Euskadin, informazioaren teknologia berriak txertatuta (historia kliniko digitala, osasun-karpeta edota errezeta elektronikoa), eta euskal osasun-sisteman arreta soziosanitarioa integratuta, osasun-profesionalen arteko komunikazioa hobetu da, pazientearen bizitza hobetuz eta erraztuz.

Horren kariaz, Carewell proiektuak, otsailean hasiko denak eta 36 hilabete iraungo duenak, osasun-sistemaren jasangarritasuna hobetzen lagunduko du, ez soilik ikerlanean parte hartzen duten eskualdeetan, baizik eta interesa duen eskualde edo herrialde orotan, horietan ere aplikatu ahalko delako.

Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria, Maria Aguirre, Europako proiektuaren arduradunekin Bilbon bildu da gaur goizean, helburua antolaketa-eredu berriak proposatzea, ezartzea eta baliozkotzea dela azaldu du. Eredu horiek bi zerbitzu hauek garatzean oinarrituta egon beharko dira: arreta integratua koordinatzea eta pazientea etxean dagoela IKTen bidez laguntzea. Eredu berri honek, batetik, osasun-profesionalen (lehen mailako arreta eta arreta espezializatua) eta gizarte-profesionalen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzea eta areagotzea ahalbidetuko du, paziente bakoitzaren informazioa trukatzea erraztuko duten komunikazio-kanalen eta pazientearen edo bere zaintzailearen eta medikuaren edo kontsulta-zentroaren arteko komunikazioaren bidez, pazientea osasun-zentrora joan beharrik izan gabe. 

Bestetik, proiektuak pazientearen ahalduntzea du xede; hau da, pazienteak gaixotasuna hobeto ezagutzea. Horretarako, pazienteari gaixotasunari eta sintomak ezagutzeari buruzko hezkuntza emango zaio. Horrela, pazientearen eboluzioaren segimendua etxean egiteko aukerak ugarituko dira, kontsulta-zentroen eta pazientearen patologiaren araberako adierazleen telemonitorizaziorako sistemen bidez, pazienteak ospitaleratzea eragotzita.

Carewell proiektuaren aurrekontua 5.851.501 euroko da, erdiak Europako Batzordeak finantzatuta.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 13an.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Iturbe_E
    2014.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Aurki @osakidetzaEJGV eta @Kronikgune organizazio modelu berrien diseinuaren koordinazio lanetan Carewell proiektuan. http://t.co/OCaDTKmYsd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)