Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu datorren larunbat arratsaldean Zumaiako autobus zerbitzuan

2014.eko otsailak 13

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu datorren larunbat arratsaldean, otsailaren 15ean, Zumaiako autobus zerbitzuan, Zumaiako XXX. Herri Lasterketa ospatuko baita. Hori dela eta, Patxita Etxezarreta kalea trafikorako moztu egingo da. Aldaketak eragina izango du Zumaia – Donostia (errepide nagusitik), Zumaia – Donostia (autopistatik) eta Zumaia – Zumarraga lineetan.

Alde batetik, aldaketak sartuko dira Zumaia – Donostia (errepide nagusitik) eta Zumaia – Donostia (autopistatik) linean, arratsaldeko 15:45etik 18:10era, bakarrik. Aldaketa horietan zerbitzurik gabe geratuko dira Txomin Agirreko eta Patxita Etxezarretako geralekuak, eta ondoren adierazten diren zerbitzuen geraleku bakarra tren geltokian egongo da:

• Zumaiako Geltokitik ordu hauetan abiatzen diren autobus zerbitzuak: 16:00etan (errepide nagusitik), 16:30etan (errepide nagusitik), 17:00etan (autopistatik), 17:30etan (errepide nagusitik) eta 18:00etan (autopistatik).

• Donostiatik ordu hauetan abiatzen diren autobus zerbitzuak: 15:00etan (errepide nagusitik), 16:00etan (errepide nagusitik), 16:40etan (autopistatik) eta 17:00etan (errepide nagusitik). Zerbitzu horiek Zumaiako Geltokian amaituko dira.

Zumaia – Zumarraga lineari dagokionez, Patxita Etxezarreta kalean trafikoa moztuta dagoen bitartean, autobusek saihesbidetik zirkulatuko dute, eta ez dira kale horretan geratuko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko