Berriak Osasuna

Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuz zerbitzuaren kalitatea hobetzea du xede Osakidetzaren Bigarren Euskara Planak

2014.eko otsailak 17

Dagoeneko, Planaren lehen ekintzak abian dira, Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Jon Etxeberriak, eta GGBBetako Zuzendaria, J.M. Armentiak gaur Legebiltzarrean egindako agerraldian azaldu dutenaren arabera

Herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz zerbitzuaren kalitatea hobetzea du xede nagusia Osakidetzaren Bigarren Euskara Planak, progresibitatea oinarri hartuta, betiere. Abenduaren 3an Administrazio Batzordeak onartu eta gaur bertan Legebiltzarrean aurkeztu dute II Plan  hau, Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Jon Etxeberriak; eta Giza Baliabideetako Zuzendaria, Jose Mari Armentiak.

Euren aburuz, euskararen presentzia eta erabilera bermatu nahi da, ahoz zein idatzizko hizkuntza gisa; bai kanpo, bai barne harremanetan, euskara lan-hizkuntza bilakatuz horretarako baldintzak dituzten zerbitzu eta guneetan. 

Aurreratu dutenez, Plan honen lehen ekintzak abian dira, dagoeneko. Besteak beste: jarraipen batzordea eratu da; osasun-zentroek tokian tokiko euskara-plana gara dezaten agindua helarazi;  erakunde pribatuekin sinatutako elkarlanerako hitzarmenetan euskararen normalizazioa kontuan hartua izan dadin bermatuko duen klausula aurreikusi da; edota barne komunikazioa euskalduntzeko lan tresnak zein lan-taldeak eratu.

Osakidetzaren II Euskara Plana datozen sei urteei begira sortu da, guztira bi ebaluazio egingo direlarik: hiru urtera eta sei urtera.


Iruzkin bat
  • @PatxiSaez
    2014.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    .

    Hasi da Osakidetzaren Euskara Plana:

    «Osasun zentro guztiei euskara plana garatzeko agindua eman zaie».

    1)http://t.co/GTyy2jAmKU

    .

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak