Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean I+G+B arloa sustatzeko 16 beka eman ditu gazte ikertzaileentzat

2014.eko otsailak 12

• Etorkizuneko profesionalak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren arlo zientifiko eta enpresarialetan prestatzen laguntzeko dira.

• Bi eta lau urte bitarteko iraupena dute, eta guztira 750.000 euro bideratu dira beka horietarako.

Gaur goizean, Arkautiko Nekazaritza Eskolan, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendari Peli Manterolak, nekazaritzarekin, arrantzarekin, elikagaiekin eta basogintzarekin zerikusia duten arlo zientifikoetan eta enpresarialetan prestatzeko 16 beka entregatu dizkie 16 gazte ikertzaileri - 10 emakume eta 6 gizon-.

Manterolak azpimarratu duenez, "prestakuntza, profesionalizazioa eta espezializazioa sektore guztietan bultzatu beharreko zerbait da, baita nekazaritza eta arrantza sektoreetan eta elikagaien industrian ere". Beka hauek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko I+G+b arloko jarduera sustatzeko eta etorkizuneko profesionalen prestakuntzan aurrera egiteko irmoki garatzen ari den politikaren baitan sartzen dira.

Bekek bi eta lau urte bitarteko iraupena dute, etenik gabe, eta denbora horretan gazteek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailak lehen sektorean estrategikotzat eta lehentasunekotzat jotako lanak garatuko dituzte.

Ikertzaileei 14.000 euro emango zaizkie urtean, eta teknologoei berriz, 12.000 euro urtean. Diru kopuru horiei 1.000 eta 2.000 euro arteko kopuru bat gehituko zaie urteko, bekek irauten duten bitartean, ikastaroetan matrikulatzeko, kongresuetan parte hartzeko eta antzeko beste gastu batzuetarako. Guztira, 750.000 euro baino gehiago bideratuko dira 16 gazteren prestakuntzarako eta espezializaziorako, gazte horiek Euskadiko nekazaritzaren eta elikagaien sektoreetako etorkizuna baitira.

 


Hauek dira aukeratutako 16 proiektuak:

• Zebra-arrainaren animalia ereduaren garapena, mikroorganismo probiotikoek gizakien osasun gastrointestinalean dituzten onurak ikertzeko.
• Euskal kostaldeko fitoplanktonaren nutrizio kalitatearen eta toxikotasunaren aldaketa espazioaren eta denboraren arabera: itsaso zabaleko guneetan akuikultura ezartzeko aplikazioa duen ikerketa.
• Nekazaritzako eta basogintzako hondakitzen balorizazioa.
• Egurraren aldaketa fisikokimikoak.
• Landare oleaginoso eta proteaginosoen erabilera esnetarako behien iraunkortasuna hobetzeko: bestelako kalitatea duen esnea ekoiztea eta berotegi efektuko gas gutxiago igortzea.
• Landareei hazten laguntzen dieten bakterioen aplikazioa nekazaritza iraunkorrean.
• Benetako laginetan elikagai kutsatzaileen ondorio toxikoak antzematea zebra-arrainaren animalia ereduarekin.
• Prozesuen teknologia analitikoaren aplikazioa elikagaien kalitate atributuak ebaluaziorako.
• Euskal arrantza tokiek ondorio bioekonomikoaren azterketetan duten eragina.
• Intsinis pinuaren egurra eraikinen fatxadetan erabiltzera bultzatzea. Planteatzen den gaian bero transmisioa eta iragazkortasuna aztertzea aurreikusten da, baita eraikuntzarako soluzioa eta soluzio iraunkorra dela aztertzea ere.
• Elikagai berritzaileen kalitate parametroak hobeto identifikatzea eta kuantifikatzea.
• Elikagai osasuntsu berrien ezaugarri nutrizional eta organoleptikoak hobetzea.
• Nekazaritzako elikagaien ikuspuntutik interesgarriak diren biomolekulak identifikatzea eta ekoiztea.
• Efluente organikoen arazketarako teknika fisiko-kimikoak eta bilogikoak optimizatzea.
• Aztarna hidrikoaren kalkulua lehen sektorean
• Nekazaritzako teknika alternatiboen eraginaren ebaluazioa TSA Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelen bitartez.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BELYCAL
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Bioestrategia: El Gobierno Vasco concede 16 becas a jóvenes investigadores para el fomento de la I+D+I en el sector... http://t.co/3fFz

  • @Bioestrategia
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco concede 16 becas a jóvenes investigadores para el fomento de la I+D+I en el sector... http://t.co/3fFzwVOD9z

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)